Justizia, erreformearen beharrean
Baina ez daigun ahaztu sozialistek be erruaren "zati" bat badaukiela. Gogoratu daigun Alfonso Guerraren esaldi gordina: "Montesquieu hil da". Beste era batean esanda, Estaduko botereen arteko komunikazinoa ezinbestekoa da. Holan, Gobernurako urteten dan gehiengoa islatu egiten da ganerako botereetan, besteak beste epaileen eta fiskalen gobernu erakundeetan. Zelan bermatzen da, orduan, epaileen independentzia?
Ez dira makalak Zapaterok aurrean daukazan erronkak. Baina garrantzitsuenetako bat Justiziaren benetako erreformea da. Ez dot esaten epaile hau edo hori kendu behar danik. Erreformea sakonagoa eta benetakoa izan beharko litzateke. Hor dagoz demokraziagaz zerikusi gitxi daukien legeak, epaileakan presinoa egiten dauan sistemearen erreformea, Entzutegi Nazionalaren bidezkotasun faltea, Konstituzinoan ezarrita dagoan Justiziaren zentralizazinoa...; zezen handia eta adar handiak daukazana. Zelako toreroa izango ete da Zapatero faena honetan?
IƱaki Atxutegi
Bildur apur bat emoten deust Justiziaren ganean eretxiak emotea. Azken bolada honetan epaileak eta epaiketak behar baino sarriago ditugu albiste. Ez dogu orain zur eta lur itxi gaituen kasuen zerrenda osoa errepetiduko. Seguru nago irakurle bakotxak kasu berezi bat baino gehiago izango dauala buruan.
Jerezeko alkateak bere eretxi gordin ha emon ebanetik lantzean behin sortzen da Justiziaren ganeko eztabaidea. Batzuen esanetan, antolakuntza sistemea da arazoa. Beste batzuentzat, ostera, epaile jakin batzuk dira problemea.
Argi ta garbi esan behar dot ez nazala aditua lege kontuetan. Are gehiago, behin baino ez naz joan epaitegi batera eta orduan be ikusle moduan. Baina uritar legez oso arduratuta nago epaitegietan emoten diran sententzia batzuekaz. Adierazpen askatasunaren kontrako zenbait erasok eta gitxienezko giza eskubideei errespetu falteak arrazoia emoten deutsee Estaduko demokraziari kalidade faltea aurpegiratzen deutsenoi.
Duda barik hauteskundeak galdu barri dituan Alderdi Popularrak egoerearen erru handia dauka. Gehiengo osoaren sasoian justizia euren erara moldatu eben. Lege aldaketak, ahalik eta gogoren jokatzeko, epaile bereziak, agiriko eta izkutuko presinoak…, eguneroko ogia ziran. Alde horretatik ikusita, ondo etorria izan daitela popularrak Estaduko Gobernutik urten izana.