Aniztasuna, aberastasuna
Hortik kanpo, aniztasuna eta errespetua ondo buztartuta egotea komeni da. Gero eta sarriago ikusten doguz kalean erropa koloretsuak eta gurean orain gitxira arte ikusten ez genduzan kapela, tunika eta enparauak eta, jakina, orain arte pelikuletan baino ikusten ez genduzan ohitura batzuk gure artean biziko doguz. Ez da erreza ganera jatorkun aldaketea. Ez dago jakiterik aldaketa horreek zelako eragina eukiko daben euskal gizartean. Jakin badakigu, hori bai, hemetik gitxira ez dogula harridura aurpegirik jarriko etorkinak euren saltsan gure kaleetan ikusikeran.
Aldaketea, halan da guztiz be, ez da bakarrik erropetan igerriko. Etorkinakaz batera, sinisteko beste modu batzuk, bizitzeari aurre egiteko beste forma batzuk, izadia maitatzeko beste modu batzuk etorriko dira. Horrek guztiak aberastu egingo gaitu, duda barik. Bestalde, kanpoko errealidade horreek ezagutzeak daukaguna konpleju barik maitatzera bultzatuko gaitu, arrotza eta geurea buztartzea ariketa sanoa dala uste dot eta. Errespetua lelotzat hartuta, persona legez aberasteko gauza izango garala pentsau gura dot.
IƱaki Atxutegi
Gogoan izango dozuez Madrilen joan dan astean egin ziran Estadu hileta eleizkizunak. Batek baino gehiagok protesta egin dau Estadua eta Eleiza katolikoa bat eginda agertu ziralako. Gogoratu daigun Madrileko atentaduetan hildakoak katolikuak, ebanjelistak, ortodoxoak, musulmanak eta fedebakoak izan zirala.
Hamaikatxu kontu eta eretxi, arrazoi guztiakaz, nire uste apalean. Estadua akonfesionala da, Konstituzinoaren arabera. Ez dauka erlijinorik, beste modu baten esanda. Jakin badakigu, ostera, Eleiza katolikuak pisu handia daukala gure artean, baina handia izateak ez dau esan gura gure inguruko bakarra danik.
Aspaldiko ohitureari jarraituz edo, Eleizea eta erlijino bakartzat hartzen dogu katolikua. Baina gure gizartea asko aldatu da konturatu be egin barik. Gure urietako kaleetan osterea egitea baino ez dogu behar aniztasuna errealidadea dala ikusteko: arraza desbardinak, ohitura "arraroak", bestelako sinismenak...
Ez gara jaubetu, ezta Estaduko agintariak be. Hamaikatxu biderrez aitatutako mestizajea gero eta indartsuagoa da eta gure mentalidadea aldatu beharra dago. Honegaz ez dot esan gura kanpotik datorren guztia ontzat hartu eta geurea baztertu behar dogunik. Nire ustez gitxieneko alkarbizitzea ziurtatzeko ohitura batzuk baztertu egin beharko dabez etorkinek. Besteak beste, onartu beharko dabe andrak eta gizonak bardinak garala eta eskubide bardinak zor jakuzala gizaki guztioi.