Eretxia  III. urtea // 47. zenbakia

Ensalada politikoak gatz gehiago behar dau

Zorionez edo zoritxarrez, hauteskunde kanpainak ez dira Estaduan guztiz yankee-zatu. Mezu profilaktikoak alde batera itxita, gatza eta piperra behar izaten dau botoemoleak etxetik botokutxetarako bidaia egiteko. Onerako edo txarrerako, Caroden ganeko azken sasi-informazinoak izango doguz hurrengo aste biotan protagonista, Aznarrek zeruko trumoi guztiak jaurtiko ditu popularrak ez diran guztien kontra eta batek jakin zelako prensa kanpainea preparauko daben datozen egunetarako.

Kontuak kontu, nik faltan botako ditut kanpainan zehar mingainaren artistak, Alfonso Guerra, Xabier Arzalluz, Felipe Gonzalez, Carlos Garaikoetxea,... arerioa lau berba erabilita goitik behera jipoitzen dabenak, gaiztoak ala santuak, zuriak ala baltzak, politikea barrutik eta tripakaz bizi dabenak.

Nork jakin sasoi barri honek estilo barriak eskatzen dituan baina onartu behar dot gaur egungo politikoen gehiegizko perfekzinoak aspertu egiten nauala. Hauteskunde kanpainea apur bat alaitzeko politiko bihurriak behar ditut, mesedez!

IƱaki Atxutegi

Ez dakit nik kanpainaren hasikerea igarri dozuen ala ez. Nik, egia esanda, askorik ez. Egun baten babesa eskatzen bazan, biharamonean botoa eskatuko dauskue artez-artez alderdi politikoek. Aurrekanpainea eta kanpainearen arteko diferentzia guztiz formala da.

Politiko asko inkestek zer ekarriko zain eta urduri dagoz, izan be, datozen lau urteotarako perejila dago airean. Euren jokabideak, mezuak, jaskerak, berba egiteko moduak..., euren mezua zabaltzeko bitartekariak baino ez dira izaten. Hara, politikoak gero eta "pasterizatuago" agiri dira. Atril garbi eta dotoreak, urdin koloreko apaingarriak, musika ederrak. Ez dabe gura izaten begietan zaratarik sortu, zarata bisualak botoemolea ikaratu egingo dauala uste dabe eta.

Estadu mailako hautagai nagusiek profil bajuko politikoak dira, duda barik. 'Sosoman' sozialistak bere isla dauka popularren lerroetan, Raxoy galiziarra ez da eta ZP baino alaiagoa.

Pentsau leiteke, orduan, aspertuko garala kanpainan zehar, gizon gris honeek puntuen araberako gidatze karneta, klonazinoa edota zergen gainean ibiliko dira berbetan aste bi honeetan zehar.