Arazoen konponbidea irailerako laga dau PSOEk
Duda barik, PSOEk PPri kendu egin deutso arma dialektiko bat. Mayor Oreja hautagai popularrak Espainiako euren ideiagaz bigun jokatzea aurpegiratu gura izango deutse sozialistei. Baina ez da hori efektu bakarra. Nora joango ete dira ezker abertzalearen botoak? Abstenzinora ala beste zerrende a batzuetara? Erantzuna bagilaren 13an izango dogu, baina barriro be ikusten dogu hauteskundeen osterako geratzen dirala arazoen konponketea, inoz konpontzen badira. Ikasle txarren antzera, sozialistek ez dabe gura izan bagileko azterketa demokratikora presentau. Irailerako lagako ete dabe?
IƱaki Atxutegi
Orain hiru hilabete Estaduko Kongresu eta Senadurako kanpainan ikusten genduan geure burua. Martiaren 11ko atentaduek giroan eragin handia euki eben. Ez ziran ordukoak hauteskunde arruntak izan, jendea emozinoz beteta joan zalako botoa emotera. Emozino horren ondorioz etorri zan Madrileko gobernuaren aldaketea.
Hiru hilabete honeek pasau diranean, egoerea bestelakoa da. Edo hori esaten deuskue, behintzat. Giroa baretu egin da komunikabideetan. Zapatero Estaduko gobernuburuak beste estilo bat darabilela ezin da ukatu. Estilo desbardina dauka Zapaterok, bai, baina zelako aldaketea agertu dau PSOEren gobernuak euskal arazo politikoari aurre egiteko?
Sozialisten estilo "barria" kanpainea hasi baino arinago geratu da begibistan. HZk ezin izango dau hauteskundeetan parte hartu. Ezer baino lehen pare bat kontu: ez dot nire burua ezker abertzalean ikusten eta ez deutset sekula boturik emon. Horrek ez dau esan gura, ostera, ezker abertzaleak hauteskundeetan aurkezteko daukan eskubidearen alde ez nagoanik.
Marabilak egiten ibili izan dira HZko bozeroaileak. Hasikeratik esan dabe ez dirala Batasunaren ondorengoak. Euren zerrendea ia "garbia" zAn (ezin da ukatu ustezko garbitasun horrek demokraziagaz zerikusi gItxi daukala), hau da, aurretik HB, EH edo Batasunako zerrendatan ibilitako partaiderik ia ez eukan. "Beste zeozer" dirala esan dabe jentaurrean argi eta ozen.
Guzurra emoten dau horren eredugarri dan Espainiako demokrazian holakoak iksui eta sufridu behar izatea. Guzurra emoten dau Gobernua ustez aurrerakoia dan alderdi baten esku dagoalako. Guzurra emoten dau alderdi horrek bestelako talantea agertzen dauela ahobeteka esan daualako.
Ez dot barriro esango hainbat lekutan esandakoa, hau da, Epaitegi Konstituzionalaren erabagiaren ondorioz, euskal gizartearen zati handi baten giza eskubideak bertan behera geratu dirala. Ez da eskubide kontua, joko honek esangura politiko argia dauka eta. Eta politikearen ganean berba egiten galdera politikoa berehala etorten jaku burura: Nori egiten dautso mesede holako erabagi batek?