Eretxia  III. urtea // 48. zenbakia

Edurra, ikusteko ederra, baina...


Baina hori guztiori egia izanda, guk geuk be onartu behar dogu ez gareala alemaniarrak. Gure inguruetako trafiko pilaketa askotan ikusitakoa nekez ikusiko geunke Alemanian. Errespetu faltea da nagusi gurean, errepideetako bide bazterrak ez dira hirugarren karrilak, gitxiago edurrez gainezka dagozanean. Ahaztu egiten dogu abiadurea moteldu egin behar dala edurra gogotik egiten dauanean. Ganerako alorretan pasetan dan moduan, insituzinoei erantzukizuna, ardurea eta gestino ona eskatu behar deutseguz, zelan ez, baina horretarako, geure buruari eskatzen eta konpromisoak hartzen jakitea be nahitaezkoa da.

IƱaki Atxutegi

Lagun ertzain batek kontautako istorioa da hau. Orain gitxiko edurtearen ondorioz, laban egin eta kotxe bat bere bidetik kanpora joan zan. Ertzainak bultzaka eta tiraka, kaguenka eta mekaguenka ibili ziran kotxea bidera bueltetako ahaleginetan. Bien bitartean, baserritar bat irribarreka geratu zan eurei begira, makila eskuetan eta ironia ezpainetan.

- Hara, mutilek, a ze ederra edurra, ezta? -esan eutseen- Ederra bisitan joaten garanean. Bera bisitan datorrenean, ostera, ez horrenbeste.

Ironiaz beteriko berba-joku horretan oso argi adierazoten dira edurragaz eta oro har natureagaz daukaguzan hartu-emonak. Komeni jakunean, pozik eta alai hartzen doguz meteorologiaren fenomenoak. Edurretara goaz Aste Zuria pasetan, Tropikoko euriak tipikoak iruditzen jakuz oporretan gagozenean eta harrokeri puntu bategaz kontetan doguz Basamortuan sufridutako hare-ekatxa.

Fenomeno horreek gure artean gauzatzen diranean, ostera, sekulako haserreak hartzen doguz. Sinistuta gagoz Lurraren errege-erreginak gareala. Horrexegaitik ezin dogu aitu zelan arraio ausartzen dan Naturea gure eguneroko eginbeharrei traba egiten.

Ez da harritzekoa, orduan, joan dan asteko edurtean zehar bizitakoa. Inor gitxi atrebidu zan bere eguneroko beharrak alde batera lagatzen. Gauzak birritan pentsau beharrean, egunero legez danak arrapaladan joan ginan garajeetara kotxea hartzeko. Errepideak zarratu egin ebezan edurra dala eta. Abisuak eta deiak alperrekoak izan ziran. Zabalik geratu ziran bide apurretan kaosa izan zan jaun eta jaube.

Edurraren ajea edo biharamuna be ez zan bape gozoa izan. Errudunaren bila montau zan lasterketea antzua iruditu jatan: Diputazinoak, Gobernua, Ibarretxe eta bere Plana...; meteorologoak be ez ziran librau, horreeri be egurra emon jaken zenbat zentimetro edur jausi behar zen asmau ez ebelako.

Egia da ez gagozala behar bezela preparauta holako jazoerei aurre egiteko. Holako edurteak hogei urtean behin sufritzen doguz. Duda barik, eta zorionez, Euskadi ez da ez Alemania, ez Polonia, ezta Danimarka be. Alor honetan onartu behar dogu gure instituzinoek badaukiela zer ikasi.