Alkarrizketearen ganeko ustezko kronikea… ala ez
1. Fasea: A ze jatorra nazan!:
- Kaixo Juanjo!
- Zer moduz Pepelu?
- Familia ondo, ezta?
- Bai, mila esker.
- Athletic primeran eta Barça ezin hobeto, ezta?
- Eta ikusiko dozu Alavesek aurten zer egiten dauan.
- Jesarri hemen, trankil. Kaferik, pasteltxurik, tortila pintxitorik? Bueno, harira: Plana erretirauko dozu, ezta?
- Ezta pentsau be, lagun...
2. Fasea: Konplizidadeak sortu guran:
- Beitu, Juanjo. Nik PPri egurra emoteko homosexualen ezkontzen ganekoa erabilten dot. Pare bat gauza esan eta sutan iminten dira.
- Uhh, Pepelu, ez dakizu zertan zabilzan be. Nazinoa garala aldarrikatu eta berehala tankeak bialdu behar deuskuezala esaten dabe.
- Dana esan behar da. Arzalluz erretirau zanetik giroa ez da bardina.
- Tira, ondorengoak ez dauka talante bardina. Zuk zeuk be talantea agertu eta Plana erretirauko dozu, ezta?
- Baina badakizu alkarrizketea zer dan, Pepelu?
3. Fasea: Informazinoa lortzeko abilidadea:
- Konfidantzea hartu dogula aprobetxau eta esango deustazu ETAkoek su etena aldarrikatuko ete daben?
- Pepelu, Pepelu, ez dozu uste larregi jakin gura dozula? Planaren ganean egin behar dogu berba eta.
- Katxis! Ez zinala konturatuko uste neban. Beti esan izan deuste oso ona nintzala galderak egiten. Bueno, harira, Plana erretiretako asmorik badozu?
- Ezeeetz…
4. Fasea: Iragarpenak:
- Ba nik uste dot guk sozialistok hurrengo hauteskundeak irabaziko doguzala Euskadin eta Bushek amorru handia hartuko dau. Honexegaitik, Plana erretirau egin beharko zeunke.
- Baina, Pepelu, zer bota deutsazu kafeari? Ez gehiagorik hartu, kalte egiten deutsu eta.
5. Fasea: Mehatxuak:
- Hara, Juanjo. Nik ez daukat biboterik, baina haserratzen nazanean, biboteduna baino okerragoa naz. Talantea be arin galtzen dot. Beitu, atean hartu zaitudanean, ez deutsut irriparrerik egin. Eta horren egoskor jarraitzen badozu, eh!, urtekeran haserre arpegia iminiko deutsut.
- Hori bildurra emoten deustazuna, Pepelu. Esaidazu, zuk errespetauko ete dozu euskaldunon berbea?
- Jakina, Konstituzinoaren barruan sartzen dan bitartean. Eta kapaz naz etxez-etxe joateko eta Konstituzinoa ‘supertxulia’ dala esateko.
- Orain hartu behar dot nik bildurra.
- Tontakeriak baztertu eta esaidazu: Plana erretirauko dozu ala ez? Haserratzen hasia naz!!
-Ez eta ez.
6. Fasea: Agurra:
- Bueno, Juanjo, ondo pentsau, Plana erretirau eta katalanen modura egoteko konformau.
- Hauxe estiloa zurea, Pepelu. Ez dozu gura izango hurrengo bertsolari txapelketean parte hartu?
- Pentsetan nabil, Juanjo, pentsetan nabil. Entzunda daukat bertsotan egin ezkero, Plana erretirauko zeunkeala.
- Hara, Pepelu, banoa. Ikusiko gara.
- Agur Juanjo. Erretirau zaitez eta erretirau Plana.
- Jesus! Honeek talanteak…
Bateren batek pentsauko dau bromatan dagozala idatzita lerro horreek, baina horrenbeste komunikabideetan zabaltzen diran informazinoen pareko sinisgarritasuna emoten deutset nik. Zer esan eutsien alkarreri Zapaterok eta Ibarretxek eta zer erabagi eben (zeozer erabagi baeben)? Hemendik denpora batera jakingo dogu egia.
Iñaki Atxutegi
Hiru ordutik gorako berbaldiak gauza asko esateko emoten dau. Egia esanda, kazetari askok esku bat emongo leukie Ibarretxe Lehendakariak eta Zapatero Espainiako gobernuburuak Moncloan berba egindakoaren ganean benetako informazinoa jasotearren. Nik, zin dagit, ez daukat batzarraren nondik norakoak ezagutzeko modurik, baina emon daiotsaguzan buelta batzuk buruari. Pentsau daigun holakoa izan zala alkarrizketea: