Athletic-en hauteskundeak gori-gori eta ez zuri-gorri
Aurreko artikulu baten esan neban interes handiak dagozala gure futbol taldearen atzean. Azken aldi honetan argiago ikusi dogu, eta hautagai jakin baten alde (ala baten kontra) apustua egin dau egunkari honek. Apustua, nire ustetan, ez dago lekuz kanpo. Apustuak zelan egiten diran izan beharko geunke gogoan, danak ez dau balio eta. Ez dot uste El Correok emondako informazinoa barria izango zanik. Argiago esanda, informazinoa gorde egin da momentu egoki batean emoteko. Eta zein da momentu egokia? Ba hauteskunde kanpainan informazinoak eraginik handiena izango dauana.
Ez da kontu txarra komunikabideek euren eretxia izatea. Danok daukagu eretxi bat, era batean ala bestean. Amorru handia emoten deust komunikabideek agertzen daben jarrerea. Neutraltasuna, independentzia eta holako berba ponposoak ahobeteka aldarrikatzen dira. Analisi txiki bat egin ezkero, erraz ikusiko dogu interes politikoek eta ekonomikoek (askotan, biek batera) baldintzatzen dabezala komunikabideen ibilbidea. Eta giro honetan neutraltasunari eta independentziari eustea oso gatxa da.
Behin baino gehiagotan esan izan dot Euskadiko komunikabideek Estadu Batuetan edo Inglaterran agertzen daben jokabide bardina izan beharko leukiela. Argi eta garbi esan beharko leukie zein dan botazino bakotxean euren hautagaia eta zergaitik. Holan, danok jakingo geunke komunikabide horren atzetik benetan zer dagoan. Berba handien mozorroa kenduta argiago hartuko geunke geure erabagia eta kontzienteago erabiliko geunke informazinoa.
IƱaki Atxutegi
Zalantza bat baino gehiago izan dot artikuluaren gaia aukeratzeko, edo hobeto esanda, berbak kontu handiz aukeratu behar izan dodaz. Ez da bape erraza komunikabide batetik beste komunikabideak berbagai izatea. Baina jazotakoak hori eskatzen dau. Gai nagusia daukagu azken egunetan gure inguruan: Athletic-en presidentziarako hauteskundeak pil-pilean dagoz. Horren aurrean, Bizkaian nagusi dan komunikabide batek parte hartzeko erabagi argia hartu dau. Eta zelan, ganera!!
Ez daigun pentsau saltsa honeetan sartzeko erabagia inuxentea danik. Baten batek esango deust El Correo egunkariak dinoana egia baino ez dala eta eskubide osoa daukala informazino horreek emoteko. Eta ez dau arrazoi faltarik izango. Baina kazetaritza munduan badagoz egiak, egi erdiak eta borondate jakin bategaz jaurtitako egiak.