Alderdi Popularra Estadu Batuetako errepublikanoen antza hartzen hasi da
IƱaki Atxutegi
Pasa dan asteko barria da. Madrileko Gobernuak onartutako sexu bereko bikoteen legea Auzitegi Konstituzionalera eroango dau Alderdi Popularrak.
Segiduan hasi ziran barriro komeria politikoak. Sozialistak, Ezker Batukoak eta homosexualen kolektiboak erabagi honen kontra agertu dira, baina ez dira bakarrak izan. Esperanza Agirre eta Alfonso Alonso popularrak be ez datoz bat erabagi honegaz. Mariano Rajoy presidente popularrak dino berak hartutako erabagia dala.
Egia esanda, sortu dan polemikeak Ameriketako Estadu Batuetan jazotakoa ekarri deust gogora. Igaz, Presidentziarako hauteskundeakaz batera horrenbeste erreferendum izan ziran, besteak beste, sexu bereko personen arteko ezkontzen ganean. Gehienetan errepublikanoak kontra agertzen ziran eta demokratak alde (edo ez oso kontra). Alderdi errepubikanoak aurpegiratzen eutson alderdi demokrateari familiaren baloreen kontrakoak izatea. Argudio honi esker irabazi ei eban Bushek presidentzia, Eleiza ebanjelisten jarraitzaileek lagunduta, batez be.
Begibistakoa da Espainiako Alderdi Popularreko sektore batek begi onez ikusten dauela errepublikanoen ildo ideologikoa. Gogoratu daigun Irakeko gerrearen ganean jazotakoa. Era berean, familia tradizinonalaren baloreak defendiduten ei dabez popularrek.
Kontua da Amerika eta Europa ez dirala bardinak. Erlijinoak pisu handiagoa dauka han hamen baino. Eta hemengo gizartea hangoa baino liberalagoa da. Espainian Eleizeak ez dauka Ameriketan daukn indar politiko bera. Batek daki Auzitegi Konstituzinonalak zer esango dauen, baina ez dot uste nik Gobernuak hartutako erabagia atzera joko dauenik. Eta holan egin ezkero, auskalo zelako ondorioak izango diran.
Edozein kasutan, nire eretxiz, ez da hau konturik garrantzitsuena. Alderdi Popularrak hamaika biderrez adierazo dau zentroko alderdia dala. Euren esanetan, ez dira konserbadoreak, liberalak baino. Baina ez dator bat popularrek esaten dabena eta egiten dabena. Europako mentalidadea ez da Estadu Batuetako bera eta horreen ikuspuntu konserbadoreak defendidutea kaltegarria baino ez da izango eurentzako.
Seguru nago Zapatero pozarren egongo dala popularrek hartutako erabagiagaz, Rajoyk 'modu personalean' hartutako erabagi hau zentrokoa izan barik guztiz konserbadorea da eta.