Eretxia  IV. urtea // 105. zenbakia

Aita Santuaren heriotzea eta komunikabideak artaldeka


Seguruenik, urteko barririk garrantzitsuenetako bat da Aita Santuaren heriotzea, duda barik. Harrituta eta, lantzean behin, haserratuta ikusi dot komunikabideek ataratako informazino uholdea. Apustu egingo neuke komunikabide askok orain denporea egindako txosten, biografia eta balorazinoak atara dabezala euren "hozkailuetatik”. Hau da, personaje ospetsuak euren azkenetan dagozala jakinda, badagoz zeozelako aurrerapenak egiten dabezanak. Personajeok hilten diranean, gordetako materiala kaleratzen dabe arin. Biografia eta balorazino hotzak dira honeek, konpromiso hutsez egiten diranak.

Bat nator informazinoa emotegaz, zelan ez. Danok jakin gura izaten dogu zer pasau dan Erroman azken egun honeetan. Era berean, jakin gura izango dogu zer pasauko dan datozan egunotan. Baina fededun diran askok eta askok be onartuko dabe gehiegikeriak izan dirala informazinoa emoteko orduan. Telebista kate guztiak eta irratiak Erromagaz bat eginda ezelako informazinorik ez egoanean eta zehaztasun falta handiak ikusi doguz informazinoa emoteko orduan. Egunkariak kontu bardinak behin eta barriro errepetiduten. Saturazino moduko bat izan dala uste dot.

Txarrena ez da hori izan, nire ustez. Hasikeran kontetan neban Mao Tse-Tung-en pasadizoa. Barre mingotsak egin izan dodaz balorazino bardinak kazetari desbardinen eskutik entzutean. Ez dago oraindino Joan Paulo II.a Aita Santua baloretako denporarik izan. Ez daukagu behar beste perspektibarik Eleiza Katolikoaren ibilbidean zelako eragina izan dauen esateko. Hori ikerlarien lana da, denporeagaz eta hausnarketeagaz, eta ez erlojupean dabizen kazetariena.

Iñaki Atxutegi

Joan Paulo II Aita Santua hil zanetik ez da beste gairik izan mundu osoko komunikabideetan. Barriak, hausnarketak, analisiak, nondik-norakoak...; lasai, ez daukat Karol Wojtylaren ganeko balorazinoa egiteko ezelako asmorik. Oso ezaguna da Mao Tse-Tung, Txinako presidente komunistea izandakoaren anekdotea. Charles de Gaulle, orduko presidente frantziarrak galdetu ei eutson txinarrari ia zelako eretxia eukan Frantziako Iraultzearen ganean. Azeri zaharrak arnasea hartu eta zera erantzun eutson:

-Egia esan, ez daukat oraindino eretxirik Frantziako Iraultzearen ganean, mende bi baino ez dira pasau eta.

Harridura handiz ikusi dodaz egunotan bete diran egunkarietako orriak, telebista eta irratietako saioak, danak informazino bera eta balorazino bardintsuak emoten. Artaldearena egin dabe komunikabideek. Ia ez da ñabardurarik igarri komunikabideen artean. Ez dot esaten barria garrantzibakoa zanik, ez horixe, baina uste dot fundamentu faltea agertu dabela komunikabide askok. Gogoan izan daigun Aita Santuaren testamentuaren ganeko okerra txarto itzulitako kontua izan dala zehaztu dabela. Edota hautagai espainarren alde Estaduko komunikabide batzuek egiten daben "kanpainea".