E-postea spametik babestu

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Goodmail Systems Inc eta Yahoo! enpresek, euren aldetik, beste bide bat jorratzen dabiz: bialtzen dan e-posta bakotxagaitik dirua kobretea da proposatzen daben bidea. Sistema honegaz internautek eta enpresa batzuk (GKE-ek, dirua irabazteko ez diran enpresek eta antzekoek) doan bialduko dabe e-posta kopuru zehatz bat. Hortik gora, barriz, pagau egin beharko dogu hain garrantzitsua bihurtu jakun zerbitzu horregaitik. Dana dala, sistema hau Interneten ideiaren kontra joango litzateke, muduko persona danen arteko konekzinoa eta hartu-emon politikearen kontrakoa dalako, eta aditu batzuk zentsurearen ...

Antzerkiaren (eta anai txikerragoen) Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Kulturea
Antzerkia Alkarrizketea da. Ezin da bakarrik aktuau, basamortu baten erdian: aktuetako, lagun bat behar da, zuri begira egongo diran personak behar dira. Antzerkia Alkartasuna da: batera aktuau behar da”, idatzi eban Boalek, beste gauza batzuen artean. Baina badago oraindino txikerragoa dan beste anaia bat be, edo arrebea, edo ahiztea, edo nebea: txotxongiloen antzerkia. Aurten, martiaren 21ean, Txotxongiloen Nazinoarteko Batasunak (UNIMA) Finlandiako Sirppa Sivori-Asp aktore eta zuzendariari eskatu eutson nazinoartera zabalduko zan mezua idazteko, Txotxongiloen Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna zala eta: “Txotxongiloen ...

Tatin tartea

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Osogaiak (6 errazinotarako)  Errege sagarra (reineta).  Azukerea.  Ura. Gaileta-masea egiteko  300 gr. gurin.  300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).  300 gr. arrautza zuringo.  300 gr. urun. Zelan egin Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea ...

Eslovakia, Danubioko tigrea

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   txutxu-mutxuan
Industriako lanpostuen % 67,2ri eragingo deutso EBren zabalkundeak Europako Batasunaren (EB) zabalkundea “mehatxua eta aukerea” izango da hemengo ekonomiarentzat. Mehatxua, eskulana «lau bider merkeagoa» dalako Sortaldean. Aukerea, 75 milioi bezero gehiagoko merkatu baten lehiatuko diralako enpresak. Zabalkundearen ondorioak aztertu dabez Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzeak. Dinoenez, EAEko industri lanpostuen % 67,2ri eragingo deutse; inbersinoen % 67,6ri eta esportazinoen % 74,4ri. “Egoera gatxetatik beti ondo urteten dogu”, adierazo eban Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, ikerketearen aurkezpenean. Zabalkundea “desafioa eta test-a” ...

La mala educacion

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Zinemea
Almodovar familiak eginahalak egin dauz film hau goratzeko, baina, egia esan, ez deutse ezelan be erantzuten sortutako itxaropenei, Pedro Almodovar-ek gomuta eta zapaldutako sensazinoen ganean grina eta irrika handiz berba egin arren. Ondo preparautako kanpaina izan da, arrakastea ziurtatu dauana estreinaldia izan baino lehenago. Pelikulearen traman Pedro Almodovar-en “alter ego” dan Enrique personaiak dinoan moduan, “eleizearen kontrako erasoak eta sexua oso bikote komertziala dira”. Mantxako zuzendari ospetsuak Txinako kutxen antzeko puzzle bat atondu gura izan dau; holan, fikzino batek benetako ...

Pierce Brosnan, hilteko lizentzia galtzeko aginean

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Zinemea
Azken zurrumurruei kasu egin ezkero, zeregin hau hainbat urtetan beteteko aktore gazte eta erakargarriagoen bila ei dabilz; izenen artean Jude Law, Ewan McGregor eta “Eraztunen Jauna” filman Legolas arkulariaren papela egin eban Orlando Bloom britainiarrak agiri dira, bai eta “X-men” pelikulan egindako lanagaitik ezaguna dan Hugh Jackman be. Edozelan be, horrek ez ei deutso loa kentzen 50 urteko Brosnan aktore ezagunari; izan be, beraren esanetan, 007 “negozio bat baino ez da, eta, edozelan be, sormen proiektuetan behar egiten jarraituko dot” ...

2003: Hego-ekialdeko ugarteak (I)

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bidaide
Jakarta Ospitaletik alde egin ostean, astebete behar izan neban behar dan moduan osatzeko eta aldatz gora hasitako abentureari sasoi betean ekiteko. Ondorengo egunotako eguraldi gris eta euritsuak ez eban larregi lagundu eta animo aldetik nahiko baju ibili ginan. Kontuak kontu, gaixotasunaren ondoren, indarbarrituta eta behar egiteko gogo handiagaz ibili nintzan. Bukittinggi, Sumatrako beste herri bat ez dot inoiz ahaztuko, izan be, bertan Rafflessia, munduko lore handiena eta Minangkabau kulturea, hierarkia matriarkalari eusten deutson bakarrenetakoa ezagutu genduzan. Urriaren hasieran Jakartara heldu ...

Aniztasuna, aberastasuna

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   eretxia
Hortik kanpo, aniztasuna eta errespetua ondo buztartuta egotea komeni da. Gero eta sarriago ikusten doguz kalean erropa koloretsuak eta gurean orain gitxira arte ikusten ez genduzan kapela, tunika eta enparauak eta, jakina, orain arte pelikuletan baino ikusten ez genduzan ohitura batzuk gure artean biziko doguz. Ez da erreza ganera jatorkun aldaketea. Ez dago jakiterik aldaketa horreek zelako eragina eukiko daben euskal gizartean. Jakin badakigu, hori bai, hemetik gitxira ez dogula harridura aurpegirik jarriko etorkinak euren saltsan gure kaleetan ikusikeran. Aldaketea ...

Negozioaren usainera

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Musikea
Beste enpresa batzuk be ibili dira (eta dabilz) negozio barri honetan musturrak sartu gurean: - Wal Mart amerikar supermerkadu kateak (www.walmartstores.com) bere musika-denda birtuala edegi dau, iTunes baino merkeagoa. - McDonald’s janari enpresea be negozio honetan sartu da: Sony enpresagaz akordioa egin eta MaDonald’s-eko menuekaz batera Sony-ren abestiak deskargauteko bonoak jasoko doguz doan. - Starbucks kafetegi kateak (www.starbucks.com) be bere proiektua plazaratu dau eta bost abesti 5,6 eurogaitik deskargauteko zerbitzua eskeiniko dau. Gotzon Plaza

Microsoft zigortuta

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Halan da be, dirua daukanak diru gehiago gura dauala argi dago (ez daukanak be bai, baina gitxiagogaz konformau behar!), eta Bill Gates-ek Europar Batasuneko Justizia Auzitegian helegitea aurkeztuko dauala jakinarazo dau. Bere buruaren defensarako Europan dagozan konpetentzia-legeen barri ez daukala esango dau Gates jn.ak. Holan ba, eta lehendik enpresea epaitegietan ibilten ohituta dagoala kontuan hartuta (urteak daroaz bategaz eta besteagaz atzera-aurrera), matrakeak luzerako joko dauala iragarri geinke. Halan da be, ez ahaztu errekursoa aurkeztu arren, EBk hartutako erabagiak bere ...

Ninja Tune: Europako abanguardia musikan

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Musikea
Hona hemen Ninja Tune diskoetxeak plazaratu dituan diskorik garrantsitzuenetako batzuk: - THE CINEMATIC ORCHESTRA. 'Everyday'. 2002. - DJ FOOD. 'Kaleidoscope'. 2000. - AMON TOBIM. 'Supermodified'. 2000. - COLDCUT. 'Let us play'. 1997. - DJ VADIM. 'Uss:life from the othe side'. (1999). Gotzon Uribe

“Elikagai funtzionalak” onuragarriak ete dira gure osasunerako?

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Elikagai natural askok osogai funtzionalak daukiez Beraz, elikagai natural batzuk funtzionalak dirala esatea be posible da; horregaitik garrantzitsua da legeak apurka-apurka definizinoak argitzen eta zehazten joatea. Adibide moduan hurrengo elikagai naturalen berezitasun funtzionalak aitatuko doguz: ·Berakatza: minbizi batzuk eukiteko arriskua jaitsi, bihotzaren funtzionamentua eta hazurrak hobetu eta antibakteriano moduan jokatzen dau. ·Eztia: antioxidatzailea da, liseri aparatuko eta arnas aparatuko funtzinoak hobetu egiten ditu eta bakterioen kontrako efektua be badauka. ·Sojea: minbizi kasu batzuk eukiteko arriskua txikitu, bihotzaren funtzionamentua hobetu, menopausian ...

Ardaoaren eragin bakterizida infekzino gastrointestinalak sortzen dabezan bakteriakan

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Ezaguna da soluzino azido batek eragin bakterizida daukala, alkohol graduazino handiko soluzio batek daukanaren antzera; dana dala, Salmonella enteriditis-egaz egindako ikerketa baten, ikusi zan ardao baltzaren eragin bakterizida handiagoa zala pH bereko eta alkohol gradu bereko beste edozein soluzinorena baino. Deigarria izan zan frogatzea zelan ardao baltzaren eragin bakterizida minutu gitxitan igarten zala eta mantentzen zala soluzinoak disolbatuak ziranean, beste soluzinoetan ez bezela. Lan honetan konfirmau zan eragin bakterizida hori ardaoa baltza danean altuagoa izanda, horrek dituan polifenolakaz lotuta dagoala ...

Ipar Uribe osterabe

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bertsolaritzea
Gazteen saioan bakarreko lana erabakigarri Gazteen atalean 23 urte bitartekoek kantau eben, Ipar Uribetik Miren Ibarluzeak, Iker Gangoitik eta Xabier Payak, eta Arratiatik Iñaki Iturriotzek, Gorka Intxaurbek (lehenengo urtea izan dau BBK Sariketan) eta Jabi Olibaresek. Iñaki Iturriotzek polito bete eban bertsoa Bernarrek emondako lau oinakaz: “Orain jarriko gara barrura begira / espainiar kartzeletan jira eta bira / gainera tratu txarrak hartzen ari dira / ekarri behar doguz presoak herrira”. Mirenegaz egindako ofizioan batek be ez eban asmatu. Iker Gangoitik eta Gorka Intxaurbek ...

Lehenengo Aberri Eguna

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Antxinakoak Geurera
Sabino Aranak idatzitakoa zan, 1882ko Berpizkunde Domekan, bere anaia zan Luis Aranagaz euren etxeko lorategian berbetan egozala konturatu zala bera zein zan bere benetako aberria. Esan geinke beraz egun horretan hasi zala Sabino Aranarentzat lan politikoa. 1932an ba, 50 urte beteten ziran eta hauxe zan euskal abertzaleek ospatu gura ebena. Eguna esan dogun moduan urte horretako Berpizkunde Domekea zan, data aproposa euskal abertzaleentzat: bertan batzen ziran Jesukristoren berpizkundea eta herriaren berpizkundea, Euskal Herriarena kasu honetan. Zein egun aproposagoa ba katolikotasunagaz ...

Helduen euskalduntze-alfabetatzea: EAB hausnarrean

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Euskerea berbagai
Lorpen adierazleen araberako emoitzak oso esanguratsuak dira. Ehun orduko ikastaro bat egiten dauan ikasle batek bataz beste 0,6 urrats egitea lortzen dau (datu honek, besteak beste, asistentziagaz dauka zerikusia), halanda ze, ikas-prozesuko hamabi urratsak egin ahal izateko 2.000 ordu beharko litzatekez. Baxa-kopuruari jagokonez, ostera, ikastaroa hasita, ikasleen % 14,5ek baino gehiagok bertan behera ixten dau. Asistentziari jagokonez, % 77 da (2001-02 ikasturtean) atara ahal izan dan kozientea, halanda be, aztertu dan epealdian, urterik urte jokera horrek beheruntz egiten dauala ...

Ahate paparra oporto saltsa eta patata kremeagaz

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzako) - Bi ahate papar. - Mal-don gatza. - 300 gr. patata zuritu eta kaskatua. - 400 gr. esne. - 100 gr. gurin - Piperrauts zuria. - 400 gr. Oporto ardaoa. - Maizena. Zelan egin Patata kremea egiteko: patata kaskatua esneagaz tapauko dogu lapiko txiki baten eta gurina be ganeratuko dogu lapikora. Jarraian su motelean egosten ipiniko dogu, 20 minutuz gitxi gorabehera. Ostean, irabiagailuagaz pasauko dogu, gatz eta piperrauts puntuan ipinita. Holan, patata kremea lortuko dogu. Oporto saltsea egiteko: hau be beste lapikotxo baten ipiniko dogu ...

Adinduen elikadurea (II)

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
Labur-labur, mantenugai honeek ze elikagaitan dagozan aitatuko dogu: C bitaminea: barazki eta fruta freskoetan dago, besteak beste, tomatea, letxuga, piperrak, laranja, mandarinak, limoia, kiwia, mailukiak... E bitaminea: sojea, frutu siku koipetsuak (intxaurrak, urretxak, almendrak, kakahueteak), kokoa, zerealen germenean (berbarako gariaren germenean), orioetan (oliba, girasol, sojea, arto eta abarren orioetan). Selenioa: gibela, okelea, oilaskoa, paboa, arrainak, intxaurrak, gari-ogi integrala, esnea, gaztaia... Kobrea: gibela, arrainak, itsaskiak, zereal integralak, barazki berdeak... Proteinak: esnekiak, arrainak, okelea, arrautzak, lekaleak... Zinka: zereal integralak, esnekiak, gibela, okela ...

Mikel Garaizabal: 'Merkatuan 6 euro baino gitxiagoko ardao onak asko dagoz'

Bizkaie! 2004-04-09 00:00   Jan edanak
1.- Lehenengo eta behin, zorionak Mikel, sari hau eskuratzeagaitik. Zer ekarriko deutso Gourmand sariak zure ibilbide profesionalari? Mila esker. Lehenengo eta behin satisfazino personala. Azken finean niretzat eta nire lan taldearentzat eginiko beharraren errekonozimentua izan da. Beste herrialde bateko epaimahai batek zure lana baloreteak asko poztu gaitu. Sari honegaz Euskal Herritik kanpo urtetako aukera eukiko dogu eta ganera ate asko zabaltzea espero dot. 2.- Zein da liburu honegaz bete gura dozun helburu nagusia? Nire helburu nagusia, ardao ekoizleen artean edo ...