'Jagten' (The Hunt)

Karolina Almagia 2013-05-06 15:36   Zinema kritikak

Gizartearen histeria ederto erakusten dau Thomas Vinterberg
zuzendari danimarkarrak, ezelako morbo barik, kanpotik hain perfektua eta idilikoa begitantzen jaku Europa iparraldeko gizarte batean. Ikusi egin behar da Jagten (The Hunt).

'Side Effects'

Karolina Almagia 2013-04-16 12:17   Zinema kritikak

Baina istorioak amaieran sinisgarritasuna galtzen dau. Foiletoi baten antza hartzen dauen maitasun istorioa. Pelikuleak daukan gauzarik onena Rooney Mararen personaia da, eta, txarrena, Catherine Zeta-Jones.

'Barbara'

Karolina Almagia 2013-04-10 12:12   Zinema kritikak

Nahiz eta malenkonia, bakardadea eta bildurra nagusi izan film osoan, amaieran itxaropenari leku bat egiten jako, maitasunari esker. Merezidu dau ikustea.

'Oz: The Great and Powerful'

Karolina Almagia 2013-03-27 10:40   Zinema kritikak

Arlo teknikoa primerakoa da, gidoi nahiko sendoa dauka pelikuleak, eta gustura ikusten da. Izan leike momenturen batean erritmoa apur bat bajatzea, baina filmak proposautako jolasean sartzen gaitu erraz. Umeei liluratzeaz gan, gurasoaek be ondo pasetako aukerea izango dabe.

'Siete psicópatas'

Karolina Almagia 2013-03-12 10:13   Zinema kritikak

Tarantinoren alkarrizketak eta estiloa kopiatzen ditu lotsa barik, eta lar igarten jako. Tiroketa odoltsuak, hilketa ustez dibertigarriak... Eta iragarritako umore baltzak be huts egiten dau. Gehiago esango dot, barre eragiteko pentsautako pelikulea izateko ez da barrerik entzuten zinema-aretoan.

'Silver Linings Playbook'

Karolina Almagia 2013-02-26 09:54   Zinema kritikak

Egia esan, ez dot lortu enpatiarik personaia lelo horreekaz. Pelikulea luzea egin jat, eta azkenerako bardin jatan zer pasau be protagonistei. Indie itxurea hartu leike, musika onagaz apaindu, baina betiko ergelkeria dala begitantzen jat

No

Karolina Almagia 2013-02-19 14:25   Zinema kritikak

1988. urtean, Augusto Pinocheten diktadurea behera etorri zan, berak deitutako erreferenduma galdu ebanean. Ezustea upealakoa izan zan.

'Django Unchained'

Karolina Almagia 2013-01-22 12:46   Zinema kritikak

Tarantinoren zinemagintzan ohikoa dan moduan, umorea, musikea eta zentzunbako alkarrizketak dira pelikulearen alderik onena. Gidoia, hori beste kontu bat da. Istorioak aurrera egin ahala, egileari argumentua ez jakola lar be ardura begitantzen jaku. Kontua tiro eta odol ensalada ederra egitea.

'The Master'

Karolina Almagia 2013-01-09 10:41   Zinema kritikak

Geldoa eta nahiko aspergarria, garapen ezohikoa. Ez da errraz ikustekoa. Joaquin Phoenixek sekulako interpretazinoa egin dauela dinoe. Bikoizketa honetan ipini deutsen ahots nazkagarriagaz, ezinezkoa da horretaz jaubetzea.

'Una pistola en cada mano'

Karolina Almagia 2012-12-19 16:52   Zinema kritikak

Una pistola en cada mano berrogei urte inguruko gizonezkoen erruki bako erretratatu garratz eta ironikoa da. Gaur egungo gizonezkoen ahuleziak ederto islatzen ditu zuzendari katalanak.

'Invasor'

Karolina Almagia 2012-12-07 10:20   Zinema kritikak

Daniel Calparsororen asmo bakarra ikusgarritasuna dala begitantzen jaku. Gidoiak porrot egiten dau hasieratik, eta sinisgarritasun guztia galtzen dau. Eta, ganera, Karra Elejalderen lana izan ezean, beste aktore guztiak nahiko eskas dabilz.

'Fin'

Karolina Almagia 2012-11-27 12:38   Zinema kritikak

Zelan amaituko da?, itauntzen deutsagu geure buruari, pelikuleak aurrera egite dauenean. Eta pentsetan genduan lez, amaiereak be huts egiten dau. Pelikulearen alde esan behar da ez dala aspergarria, eta entretenimendua besterik ez badogu gura, balio deuskula.

'Dans la maison'

Karolina Almagia 2012-11-14 10:37   Zinema kritikak

Hainbat gai jorratzen ditu pelikuleak. Alde batetik, voyeurismoari buruzko azterketa bitxia da. Baina ez hori bakarrik. Sormen literarioaren inguruan galdera interesgarri batzuk egiten ditu: zelan sortu istorio bat? zelan bizi doguz besteek asmatutako istorioak?

'Pura vida'

Karolina Almagia 2012-10-19 11:05   Zinema kritikak

Iñakiren erreskate-lanetan parte hartu eben mendigoizaleak nortzuk izan ziran erakutsi deuskue, eta orduko gogoetak berreskuratu ditue. Alkarrizketa benetan interesgarriak lortu ditue. Pura Vida dokumentalak Serbitzu Saria irabazi dau Donostiako Zinemaldian, eta Amsterdamgo IDFA zinema jaialdi ezagunean aukeratu dabe.

'Bypass'

Karolina Almagia 2012-10-11 17:45   Zinema kritikak

Akaso, amaierea ez da lar sinisgarria, baina ordurako hain tarte ona pasau dogu, hutsune guztiak parkatzen deutsaguzala euskerazko komedia dibertigarri honi.

'Blancanieves'

Karolina Almagia 2012-10-08 18:43   Zinema kritikak

Aurreretxi barik ikusi behar da Blancanieves. Hau da, izan daiteke zezenketak gorrotatzea, baina pelikulea gustuko izatea. Estetika aldetik bikaina da, irudi bakotxak indar handia dauka.

'Ce n'est qu'un début'

Karolina Almagia 2012-09-27 14:57   Zinema kritikak

Umeen erantzunek batzuetan barrea eginarazoten dabe: Nire aita ez da batere azkarra, 'nutella' hozkailuan sartzen dau eta. Beste batzuetan, umeek esandakoak oilo-narrua ipintzeko modukoak dira: Gurago neuke baltza ez izatea. Esperimentu interesgarria izateaz gan, dokumental honek gaurko gizarte frantsesaren aniztasun etnikoa erakusten dau.

The Deep Blue Sea

Karolina Almagia 2012-09-19 17:29   Zinema kritikak

Daviesek ondo islatzen ditu personaien sentimenduak eta filmak amodioa, menpekotasuna, derrigorrezko korrespondentzia eta desioaren inguruko alkarrizketa interesgarri batzuk daukaz. Baina txinpartak falta jakoz, nire ustez.

Elefante blanco

Karolina Almagia 2012-07-23 14:09   Zinema kritikak

Film interesgarria eta gogorra da Elefante Blanco, Eleizearen hierarkia zein podere publikoak kritiketan dituana. Baina barruan dagozan istorio paralelo batzuk garatu barik agertzen dira eta, esangura horretan, filma erdi bidean geratzen da.

'Sykt Lykkelig'

Karolina Almagia 2012-07-12 11:39   Zinema kritikak

Dana dala, pelikulea, aurrera egin ahala, hobetu egin da. Bikotekideen arteko hartu-emonak, adarrak ipintea, sekretuak, zeloak, maitasun faltea, alkarregaz egoteko gogo bizi eta aldi berean absurdoa... Hori danori azaleratzen da, eta azkenengo minutuetan istorioa nabarmen hobetzen da.