'Jagten' (The Hunt)

Karolina Almagia 2013-05-06 15:36   Zinema kritikak

Gizartearen histeria ederto erakusten dau Thomas Vinterberg
zuzendari danimarkarrak, ezelako morbo barik, kanpotik hain perfektua eta idilikoa begitantzen jaku Europa iparraldeko gizarte batean. Ikusi egin behar da Jagten (The Hunt).

- Zuzendaria: Thomas Vinterberg
- Gidoia: Thomas Vinterberg, Tobias Lindholm
- Interpreteak: Mads Mikkelsen, Alexandra Rapaport, Thomas Bo Larsen, Annika Wedderkopp, Anne Louise - Hassing, Lars Ranthe, Lasse Fogelstrøm, Susse Wold, Ole Dupont, Sebastian Bull Sarning
- Iraupena: 111 min.
- Herrialdea: Danimarka


Thomas Vitenbergek istorioak kontetan dakiela erakutsi deusku Jagten (The Hunt) pelikuleagaz. Eta aukeratu dauen kontakizuna ez da bape erraza. Jakina da umeei egindako sexu abusuek destaina eta bildur-ikarea sortarazoten dituela gizartean. Gai horren ganean film bat baino gehiago egin ditue.

Hain antojugarriak dira abusuak, susmo hutsa nahikoa izaten dala susmagarria baztertzeko. Pelikula honetan Vitenbergek haurtzandegi bateko irakasleari jazotakoa azaltzen dau. Protagonisteak kamarea dau lagun hasieratik, horregaitik ikusleak badaki errubakoa dala. Hau ez da erruduna nor dan asmetako thrillerra.

Justizia eta justizia ezaren arteko mugea zenbateraino dan hauskorra erakusten dau pelikuleak. Gizakiok albokoa epaitzeko daukagun erraztazuna agiria ixteko pelikulea da. Edo gure krirtikeak dituen ondorioak ikusteko.

Indarkeria ostenduta dago, leku guztrietara heltzen da ezkutuko mehatxua emoten dau. Gizartearen histeria ederto erakusten dau zuzendari danimarkarrak, ezelako morbo barik, kanpotik hain perfektua eta idilikoa begitantzen jaku Europa iparraldeko gizarte batean. Ikusi egin behar da Jagten (The Hunt).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu