'Retour à Ithaque'
2015-04-24 10:42 Zinema kritikakKuban bizi dan egoera ekonomiko eta politikoa, gazteen ilusino eza eta nagusien desengainua dira ardatz nagusiak. Baina antzerki kutsu nebarmenegia dauka, eta hori baino okerrago, momentu batzuetan komedia handi bat dala igarten da, zentzu gaiztoan. Dana dala, film interesgarria da, nahiz eta ikusleari pazientzia apur bat eskatu.
'Futatsume no mado' (Aguas tranquilas)
2015-04-16 11:03 Zinema kritikakFutatsume no mado ez da ikusle guztientzako egokia. Hasteko, geldoa da, oso geldoa. Eszenatokia ugarte japoniar bat da. Haizea, olatuak, noizean behin ekatxen bat. Berba gitxigaz eta begirada luze askogaz, gazteen arteko hartu-emona eta euren garapen personala ikusiko doguz. Film personala eta bitxia da, momentu eder batzuk dituana, baina aspergarria be izan daitekeena
'A Most Violent Year'
2015-03-24 10:37 Zinema kritikakTonu hotzean dago filmauta, kutsu mingotsa dauka pelikuleak. Izenburua ikusita eszena bortitzak ikustera joan danak ez dau nahi dauena topauko. Izan be, hemen biolentzia ostenduta dago, ez dago agirian.
'Las ovejas no pierden el tren'
2015-02-17 10:10 Zinema kritikakÁlvaro Fernández Armerok oraingoan begiradea ez dau nerabe-gazteengan ipini, hogeitamar-berrogei ingurukoengan baino. Personaiek buelta asko emon ditue bizitzan daborduko: batzuk bananduta dagoz; beste batzuk, banatzekotan; eta beste batzuk, amesetako printzearen bila dabilz oraindino. Gehienek porrot egin dabe lan arloan, ganera.
71
2015-02-06 14:10 Zinema kritikakGogo beroz eta laudorio guztiakaz hartu dabe film hau kritikari gehienek. Ez dot nik berotasun horregaz bat egiten. Entretenigarria bada be, eta dauen erritmo bizia eskertu arren, nekez sinisten dot kontetan deustiena.
'Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance)'
2015-01-23 10:41 Zinema kritikakAlejando González Iñarrituk 180 graduko birea egin dau bere filmografian. Amores perros, 21 Grams eta Babel moduko film itogarri eta dramatikon ostean, ikutu fantastikoak dituan komedia arlora mobidu da.
'Leviathan'
2015-01-07 13:37 Zinema kritikakDrama basati eta ikaragarri honetan, baina, ez dira umore izpiak faltetan. Plano finko eta indartsuen bidez, eszenaratze bikainak eskaintzen deuskuz Zvyagintsevek. Film gomendagarria da eta, ganera, Bilbon, jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukerea daukagu
'Magic in the Moonlight'
2014-12-22 17:00 Zinema kritikakArgi dago ezin dala urtero maisulan bat egin. Baina Woody Allen tematia da, eta eten barik dabil pelikulak idazten eta zuzentzen. Lan batzuk bikainak dira, beste batzuk onak, eta badira txarrak diranak bere bai. Magic in the Moonlight (Hegoaldean, Magia a la luz de la luna) hau azkenengo horreen artean dago. Biziteari buruzko ohiko diskurso existentziala ondo dago, baina ez da nahikoa film bat egiteko
Escobar: Paradise Lost
2014-11-20 13:28 Zinema kritikakFilm hau ez da Pablo Escobarraren ganeko biopic bat, abenturazko film bat baino, akzinoa, amodioa eta azpijokoa tartean dituala. Produktu entretenigarria da, aldi berean droga trafikatzaile kolonbiarraren mundua zelakoa zan ezagutzeko balio deuskuna.
'Relatos salvajes'
2014-11-06 10:39 Zinema kritikakNork ez dau amesetan egin mendekuagaz? Ba, istorio honeetan, protagonistak ez dira heroiak, zu eta ni moduko jentea baino, jente arrunta, bakotxa bere ahuldadeekaz. Istorio honeek txiste itxurea daukie hasieran, baina amaierea tragedia hutsa da. Erritmo bizian, umorerik baltzena erabiliz, zuzendariak munduan dagoan justizia ezaren kontrako amorrua erakusten dau.
Lasa eta Zabala
2014-10-17 11:15 Zinema kritikakBiribila ez baina bai film duin eta on baten aurrean gagozala uste dot. Ez da kasualidadea Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialerako hautatu izana. Arrisku handia ekarren istorio hau pantailaratzeak eta arrisku edo zailtasun horreetako gehienak gainditu egin ditu. Jazoera horreen gehiegikeria, basatikeria eta bildur-ikarea islatzen dau, baina, aldi berean, arnasa hartzeko esparruak eskaintzen ditu.
The Drop
2014-10-07 13:05 Zinema kritikakGidoiaren Zilarrezko Maskorra irabazi barri dau Donostiako Zinemaldian film honek, ondo mereziduta gainera. Shutter Island eta Mystic River eleberri ospetsuen egilea dan Dennis Lehane Animal Rescue bere ipuinean oinarritu da thriller honen gidoia idazteko. Bertan, kontetan ez dana kontetan dana baino garrantzitsuagoa da.
'El niño'
2014-09-25 11:28 Zinema kritikakEl niño pelikula entretenigarria da, eta oso ondo eginda dago. Argumentua ondo segidu daiteke, eta akzino eszena ikusgarriak sinisgarriak dira. Begirada sakona izan arren, Castrori igarten jako hasi barria dala, batez be ondoan Eduard Fernandez, Barbara Lennie, Sergi Lopez edo Tosar bera aktoreak dituanean.
'The F Word'
2014-09-10 10:42 Zinema kritikakProtagonistea hogeitaka urteko gazte barritsua da, eta lagun bategaz maiteminduta dago. Ezinezko maitasuna da. Alkarrizketa onak eta umore momentu batzuk badaukaz pelikuleak, nahiz eta nire ustez, sobran egon txiste eskatologikoak. Osotasunean, gustura ikusten da.
'The Immigrant'
2014-07-24 13:04 Zinema kritikakGitxitan kontau deuskuen errealidadea azaltzen dau pelikuleak: sasoi haretan AEB ailegetan ziran mundu guztiko etorkinek Ellis ugartean topetan ebena, askotan, ustelkeria eta justizia eza. Izan be, danek ez eben lortzen New Yorkera sartzea.
'Sunshine on Leith'
2014-07-03 12:57 Zinema kritikakLabur esanda, topikoz topiko eregitako argumentua da, inolako ezuste barik, eta, ganera, mezu kontserbadore argi bat dauena. Baina film musikala da eta askok esango dabe genero horretan gidoiak ez dauela ardura, musikea dala garrantzitsuena. Horrela hartzen badogu, akaso gozauko dogu.
'The Invisible Woman'
2014-06-20 11:23 Zinema kritikakRalph Fiennesen egitasmo personala da film hau, eta zuzendaria izateaz gan, Dickensen papela be egiten dau. Felicity Jonesek, Nellyren papelean, ederto erakusten dau emakume horrek bizitako mina, larritasuna eta zoriontasun momentu laburrak. Dana dala, esango neuke kimikak huts egiten dauela maitale biak alkarregaz dagozanean.
'Maleficent'
2014-06-11 11:14 Zinema kritikakLoti Ederra ipuina dauka abiapuntua pelikuleak, baina jatorrizko bersinotik urrunduz, maitagarri gaiztoaren ikuspegitik kontetan deuskue istorioa. Maléfica honetan, gaiztoa ez da sorgina, Loti Ederraren aita baizik. Hau guzti hau Walt Disneyren zigilupean: marrazki ikaragarriak, paisaje ikusgarriak eta efektu berezi itzelak. Baina esan behar da gidoia nahiko ahula dala. Personaia batzuk ez dagoz bape garatuta.
'Neighbors'
2014-05-22 18:15 Zinema kritikakGidoilariek zakilekaz daukien obsesinoa behin eta barriro agiri da. Gure aretoetan dagoan gaztelaniazko bersinoan personaiek hamaika aldiz botaten dabe polla berbea, nazkatu arte. Txiste errazak dira nagusi.
'Ida'
2014-05-07 12:18 Zinema kritikakProtagonisteak komentuko bizitzea eta kalekoaren artean erabagi behar dau. Ebatzi bat hartu behar dau. Ikusleari ez jako ezelako azalpenik emoten. Dana azaltzen jakun beste lan batzuen aldean, ikuslea buruari bueltaka aterako da zinema-aretotik. Eta hori beti da ona.
Kritika ona. Eskerrik asko.
»» Bicicleta, cuchara, manzana