Primos

Karolina Almagia 2011-02-10 10:21   Zinema kritikak

Giro infantila igarten jako filmari. Txiste gehiegi egiten ditue eta hain graziosoa izan nahi dozunean, batzuetan kontrako erantzuna sortarazoten dozu.

Tambien la lluvia

Karolina Almagia 2011-02-01 11:25   Zinema kritikak

Inperialismoa eta kolonialismoa dira Iciar Bollainek eta bere senar eta gidoigile Paul Lavertyk jorratu dituen gaiak También la lluvia izeneko pelikulan. Euriaren ura be ostu nahi deutseelako multinazionalek Boliviako baserritar txiroeei, pelikulan islatzen dan legez.

No controles

Karolina Almagia 2011-01-13 14:21   Zinema kritikak

Seguru nago Borja Cobeagak etorkizun handia dauela zinemagintzan eta ez nintzateke harrituko Hollywoodek eskaintza mamitsua egingo baleutso. Izan be, bere filmek hona ailegetan diran komedia erromantiko amerikar askok baino grazia handiagoa daukie.

Badator 'No controles' Borja Cobeagaren bigarren film luzea

Karolina Almagia 2011-01-03 10:56   Barriak

Unax Ugalde protagonista dauen erritmo biziko komedia erromantiko eta barregarri honek, George Cukor-en Historias de Filadelfia eta Marianico el Cortoren umorea nahasten dau, zuzendariaren esanetan.

Balada triste de trompeta

Karolina Almagia 2010-12-22 11:27   Zinema kritikak

Antza, ez dot ondo ulertu Balada triste de trompeta filma. Hori da han eta hemen goraipatu daben filma? Nik ikusten ez dodan zeozer ostenduta dago? Tarantino liluratu dau pelikula honek? Alex de la Iglesia sinpatikoak sinatuko ez baleu, hain kritika onak izango leukez?

Biutiful

Karolina Almagia 2010-12-17 15:38   Zinema kritikak

Edonor deprimiduteko modukoa da Alejandro Gonzalez Iñarrituren azken filma. Gupidabakoa. Eta hain tristea, zikina eta iluna da, ez dauela ezta bere helburua beteten: bidegabekeriaren kontrako sentimentuak sortarazo baino, amorrua eragiten dau. Zuzendariaren kontrako amorrua, hain zuzen be.

Patxi Juaristi: 'bihar-etzi gizarte indibidualistagoa, hedonistagoa eta arriskutsuagoa izango dogu'

Karolina Almagia 2010-12-13 12:04   Barriketan

Soziologoa

18 minutos

Karolina Almagia 2010-11-25 11:27   Zinema kritikak

Sei istorio kontetan ditu filmak, egun bateko armozua, bazkaria eta afaria ardatz dabela. Drama eta komedia artean dagoan film honetan, hainbat pertsonaien ibilbidea jarraitzen dogu egun batean zehar. Amodioa, ez-amodioa, adiskidetasuna, bakartasuna, bikoteren argiak eta gerizpeak, heriotzea...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bon Appétit

Karolina Almagia 2010-11-17 10:37   Zinema kritikak

Zeozelako substantzia edo zuztarra falta jako pelikula honi, baina txarrik ez deutsu egingo, batez be sukaldaritzea eta amodiozko istorioak gustoko badozuz.

'Amerikanuak' dokumentala zine-aretoetara helduko da astegoienean

Karolina Almagia 2010-11-15 14:49   Barriak

Nevadako Elko urian geratzen diran euskal artzain izandakoei buruzko filma da

Datorren barikuan, hilaren 19an, Amerikanuak dokumentala estreinauko da. Bilboko Multi eta Donostiako Trueba zine-aretoetan jarriko da, eta baita Madril eta Bartzekonako zine batzuetan be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The social network

Karolina Almagia 2010-10-29 11:18   Zinema kritikak

Gauza asko esan dira film honi buruz eta ia danak onak. Osterantzean, kritika zein ikuslegoa hainbeste liluratu dauen filmak nahiko indiferente itxi nau ni. Ez dot ukatuko, ondo zuzenduta eta interpretauta dago, gidoiagaz be asmau dabe. Zer falta jako, orduan? Pelikulea ez da txarto abiatzen, nahiz eta lehenengo alkarrizketak apur bat literarioak izan...

Bicicleta, cuchara, manzana

Karolina Almagia 2010-10-15 11:05   Zinema kritikak

Zelan gustauko litxakizu izatea pelikula hau? galdetzen deutso hasieran Carles Bosch zuzendariak Pasqual Maragalli. Dibertigarria, erantzuten dau berak. Eta ikusleak pentsetan dau une horretan, dokumental hori edozein modukoa izan daitekela, dibertigarria ez behintzat.

'Bajo los cielos de Asia', Iñaki Ochoa de Olzaren askatasun pasinoa erakusten dauen liburua

Karolina Almagia 2010-10-13 14:33   kulturbiz

'Inongo eskolatan edo unibersidadetan ez dot ikasi hango edur eta hatx artean ikasi dodana. K2 mendiak bizitzaren egiazko balioa erakutsi deust: bizitza bera heriotza barik ezertan geratzen dala. Mendi horrek urrundu egin dau nigandik behin betiko gure errutinazko ongizate egoera' idatzi eban Ochoa de Olzak K2 menditik bueltau zan lehenengo aldian.

Karlos Linazasoro: 'Literaturea, gauza guztien ganetik, jolasa da'

Karolina Almagia 2010-10-04 11:30   Barriketan

Idazlea

Bright Star

Karolina Almagia 2010-09-23 13:09   Zinema kritikak

Pelikula barea, zehetasun guztiak zaintzen dituana, landazabal ingelesaren paisajeari aparteko garrantzia emoten deutson argazki multzo indartsu bategaz. Eta, erdian, literaturea. Gertatzen dana da, gaur egun entzunda, Keats-en poemak eztiegiak subertatzen dirala eta, nire ustez, olerkiak irakurten diranean, filmak interesa galtzen dau.

Goizuetan bada gizon bat...

Karolina Almagia 2010-09-15 15:21   Kulturea

Patziku Perurenak Laboaren kantako protagonisten historia ikertu dau

Mikel Laboari esker, Berdabioren bertsoak oso ezagunak dira belanauldi bat baino gehiagorentzat. Baina, nor zan Trabuko hori? Zer pasau zan benetan? Patziku Perurenak (Goizueta, 1959) bere herrian jazotako historia ikertu eta arakatu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

You will meet a tall dark stranger

Karolina Almagia 2010-09-06 15:36   Zinema kritikak

Ez dogu ezer barri topauko pelikula honetan, baina, Woody Allen-zale garenok ondo pasauko dogu. Ez dauka Vicky Cristina Barcelona-ren nabarmenkeriarik, eta ez dau Match Point-ek eukan borobiltasunik, baina gustura ikusten da eta hori ez da gitxi. Arina, dibertigarria eta, beti legez, oso oso ondo interpretauta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)