Primos

Karolina Almagia 2011-02-10 10:21   Zinema kritikak

Giro infantila igarten jako filmari. Txiste gehiegi egiten ditue eta hain graziosoa izan nahi dozunean, batzuetan kontrako erantzuna sortarazoten dozu.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Daniel Sánchez Arevalo.
- Aktoreak: Quim Gutiérrez, Raúl Arévalo, Inma Cuesta, Adrian Lastra.
- Produktoreak: Mod Proudcciones, Atípica Films.
- Genero: Komedia.
- Iraupena: 97 minutu.
- Herrialdea: Espaina.

Daniel Sánchez Arévalok film argitsu eta sinpatikoa egin nahi ebala azaldu dau, beharbada aurreko Gordos filmak mingostasun gehiegi eukalako. Emoitzea Primos da, ikuslegoaren enpatia lortzeko eginda dagoan obrea. Gogo beroz hartu dau kritikeak film hau, Azuloscurocasinegro bere lehenengo lana hartu eban legez. Niretzako opera prima hori gain baloratua egon zan, Primos hau dagoan moduan.

Ez dot esango barre algararik ez dauela sortarazoten; izan be, badagoz eszena dibertigarri batzuk. Baina askoz dibertigarriagoa izango litzateke pelikula hau, hain neurribakoa izango ez balitz. Lehenengo eskenan graziosoa izan nahi dauen -eta sinistezina dan- diskurtso bat botaten dau protagonisteak eta hortxe azaltzen dira filmaren huts nagusiak. Gero agertzen dira beste bi personaiak, bata bestea baino neurriz kanpokoagoa, leloegia bata, frikiagoa bestea. Hain muturreko tonoa erabiliko ez balebe... Giro infantila igarten jako filmari. Txiste gehiegi egiten ditue eta hain graziosoa izan nahi dozunean, batzuetan kontrako erantzuna sortarazoten dozu.

Ez dabe laguntzen, gainera, aktore espainiar askoren bokalizazino txarrak eta azaleko interpretazinoak. Badirudi eskolako antzerkia egiten dagozala, ez zinea.

Dana dala, gidoia ganorazkoa da pasarte batzuetan; ederra da, berbarako, lehengusu zoroaren eta umearen (neskearen semea) arteko hartu-emona. Baita Antonio de la Torreren personaiak alabeagaz dauen gatazka edo gorabeherearen istorioa be.

Kontuak kontu, gorago aitatutako akatsak ahaztutea lortzen badozu, gustora ikusiko dozu 'xarmagarria' izateko jaio dan pelikula hau

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu