Inglourious Basterds

Karolina Almagia 2009-09-29 12:31   Zinema kritikak

Dana da neurriz kanpokoa Tarantinoren pelikuletan. Dana da gehiegizkoa. Eta, halanda be, funtzionau egiten dabe. Indarkeria filmetan basatia da Tarantino; umorea egiten, finena; abestiak aukeratzen, maisua; alkarrizketak idazten, bikaina; tentsino egoerak sortzen, bildurgarria. Baina, batez be, Tarantinoren jenialtasuna ikusten da pertsonaiak marrazteko orduan.

Agallas

Karolina Almagia 2009-09-16 14:23   Zinema kritikak

Filmak amerikar zine baltzari begiratzen deutso disimulurik barik. Hugo Silvaren eta Carmelo Gomezen pertsonaiak dira Agallas pelikulako ardatzak, Galiziako narkotrafikoaren munduan murgilduta. Filma entretenigarria izan arren, amaiereak huts egiten dau.

Ian McKellen ingelesak jasoko dau Donostia Saria hilaren 23an

Karolina Almagia 2009-09-11 13:06   Barriak

Donostia, zinemazale guztien helmugea

Urtero-urtero aktore baten ibilbide profesionala saritzen dau Donostia Sariak eta aurten Ian McKellentzat (Burnley, Ingalaterra, 1939) izango da ohorea. Shakespeareren klasikoak jorratu ondoren, aktore britainiarrak ospe handia lortu dau 'Eraztunen jauna' eta 'X-Men' lanakaz. Bi aldiz egon da izentauta Oscar sarietan, 'Eraztunen jauna' (2001) eta 'Gods and Monsters' (1998) filmakaz. Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi eban azken lan horregaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sukaldea, euskal gizartearen metaforea

Karolina Almagia 2009-05-21 11:22   Barriak

Aizpea Goenagak zuzendutako 'Sukalde kontuak' filmaren estreinaldia maiatzaren 22an izango da

Euskeraz filmauta, 'Sukalde Kontuak' Donostiako sukaldaritza eskola batean girotuta dago. Bertan parte hartu dabe Isidoro Fernández, Loli Astoreka, Mikel Losada, Marivi Bilbao, Aitziber Garmendia, Galder Pérez, Gorka Aginagalde, Robert Tananta eta Barbara Goenaga aktoreek, besteek beste.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Munduaren bira, doan' euskerazko film animatua, laster zine aretoetan

Karolina Almagia 2009-04-21 11:36   Barriak

Basauriko Animabasauri Animabasque zinemaldian aurkeztu ondoren, hilaren 24an estreinauko da zine aretoetan 'Munduaren bira, doan', 'lagun artean ikusteko filma', Asisko Urmeneta eta Marko Armspach marrazkilarien irudiz osotua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

V. Animabasauri zine jaialdiak 298 film erakutsiko ditu

Karolina Almagia 2009-03-13 09:41   Barriak

'Munduaren bira, doan' euskal produkzinoak zabalduko dau hilaren 20an Animabasauri Animabasque zine jaialdia. Bost urte beteten dituanean, Europa mailan ezinbesteko hitzordua bihurtu da ekitalde hau zinezale guztientzat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gotzon Garateren 'New York, New York' liburuaren edizino barritua udabarrian argitaratuko dau Elkarrek

Karolina Almagia 2009-02-12 12:03   Kulturea

Gotzon Garatek dozenaka liburu kaleratu zituan, -tartean gurean best-seller izatetik gertu egon ziran polizi eleberri batzuk- , baina hareen artean badago bat oso bitxia dana, bere garaian eskuz eskuz pasau zana, New York, New York izenburukoa eta 1988an argitaratutakoa.

Jon Maia: 'hizkuntza oso gauza intimoa da, barruan daukagun zeozer baita'

Karolina Almagia 2009-02-09 14:51   Barriketan

'Bidaia intimoak' dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria

»» Ikusi argazki guztiak (4)

‘Ander’, euskeraz egindako homosexualen arteko amodiozko filmagaz zabalduko dabe Zinegoak hilaren 30ean

Karolina Almagia 2009-01-22 17:30   Barriak

Urtarrilaren 30tik zezeilaren 7ra ospatuko da VI. Zinegoak, Gay-Lesbo-Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdia. Aurtengoa, gainera, berezia izango da euskerazko film bategaz zabalduko baita. Pelikula hori ‘Ander’ izenburukoa da eta euskeraz homosexualidadea jorratzen dauen lehenengo filma ei da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara

Karolina Almagia 2008-12-12 13:56   Barriak

Pausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Helena Tabernak euskal Eleizeak Gerra Zibilean izan eban zeregina jorratzen dau 'La buena nueva' pelikulan

Karolina Almagia 2008-11-13 10:26   Barriak

'La buena nueva' filmak Euskal Herrian, Gerra Zibilean Eleizeak izan eban zeregina aztertzen dau. Are gehiago, eta hori bai da barritzailea, Eleizearen beraren ikuspegia hartzen dau hainbat jazoera kontetako. Horretarako, bere senide izan zan Marino Ayerraren bizitzan oinarritu da zuzendari nafarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Beste museoa’-ren urtebetetzea

Karolina Almagia 2008-10-10 12:41

Egun, pintura, eskultura, irudi, grabatu eta arte dekoratiboen artean, sei mila artelan baino gehiago batzen ditu Arte Eder Museoak, ibilbide osoa eskaintzen dau artearen historian, XII. mendetik hona.

»» Ikusi argazki guztiak (3)