No

Karolina Almagia 2013-02-19 14:25   Zinema kritikak

1988. urtean, Augusto Pinocheten diktadurea behera etorri zan, berak deitutako erreferenduma galdu ebanean. Ezustea upealakoa izan zan.

- Zuzendaria: Pablo Larraín.
- Gidoilaria: Pedro Peraino, Antonio Skarmentaren Referendum liburuan oinarritua.
- Produktoreak: Juan de Dios Larraín eta Daniel Deifruss.
- Interpreteak: Gael García Bernal, Alfredo Castro, Antonia Zegers, Luis Gnecco.
- Herrialdea: Txile, Mexiko, AEB.
- Iraupena: 110 minutu.

1988. urtean, Augusto Pinocheten diktadurea behera etorri zan, berak deitutako erreferenduma galdu ebanean. Ezustea upealakoa izan zan.

Plebiszitu horren publizidade kanpainea oso gogorra izan zan eta horren inguruan danetarik jazo zan: presinopean egin behar izan eben lan Pinochet-en kontrakoek eta bildur handia pasau eben. Horrezaz gan, publizidatea egiteko modu barrien alde burrukatu behar izan eben aditu horreek, euren alderdiko jentearen eretxiaren kontra askotan. Hori guzti hori kontetan deusku Pablo Larrainek filma honetan, ezetzaren aldekoen ipuspegitik begiratuta, baina ezelako demagogiarik barik.

Kontuak kontu, egileek esan dabenaren arabera, filman kontetan diran jazoera guztiak errealak dira. Beharbada horregaitik dokumental baten itxurea hartzen dau, nahiz eta fikzinozko filma izan.

Interesgarria izateaz gan, emozinorik ez da falta No filman eta batzuetan western giroan ikusleok publizidade kanpaina hori jarraitzea lortzen dau.

Gael García Bernalek ezetzaren aldeko kanpainearen sortzailearena egiten dau, primeran egin be. Protagonistearen arazo sentimentalei buruzko erreferentziak eta pasadizoak be agiri dira, baina horreek istorioaren punturik ahulenak baino ez dira eta topikoetatik hurregi dagoz beharbada.

Deigarriena film honetan da zelan kontetan dauen bi aldeko publizidade-eragileen arteko burrukea, epika guztia baztertuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu