'Oz: The Great and Powerful'
2013-03-27 10:40 Zinema kritikakArlo teknikoa primerakoa da, gidoi nahiko sendoa dauka pelikuleak, eta gustura ikusten da. Izan leike momenturen batean erritmoa apur bat bajatzea, baina filmak proposautako jolasean sartzen gaitu erraz. Umeei liluratzeaz gan, gurasoaek be ondo pasetako aukerea izango dabe.
- Zuzendaria: Sam Raimi
- Gidoilariak: Mitchell Kapner, David Lindsay-Abaire (L. Frank Baum-en nobelatik)
- Produktoreak: Walt Disney Pictures, Roth Films
- Interpreteak: Rachel Weisz, Michelle Williams, James Franco, Mila Kunis
- Generoa: Abentura eta fantasia
- Herrialdea: AEB
- Iraupena: 130 minutu
Lyman Frank Baum idazlearen hainbat lanetan oinarritu dau Sam Raimi zuzendariak Oz: The Great and Powerful abenturazko pelikulea (gurean, Oz, un mundo de fantasía), lehenagoko The Wizard of Oz (hemen, El mago de Oz) haren jarraipena izateko asmoz.
Zuri-baltzezko irudiekaz zabaltzen da filma, sasi-aztia, gizon lotsabako sasi-iruzurgile baten belentriak kontetako. Maitasun kontuetan sartuta, azkenean senar jeloskor batek bultzatzen dau iges egitera. Hasiera honen ostean, Jess Francoren personaia Oz mundura heltzen da. Eta uniberso lilugarri barri bat zabaltzen jaku, kolore leherketa itzela. Fantasiazko herrialde horretan hiru sorgin eder bizi dira: Theodora (Mila Kunis), Evanora (Rachel Weisz) eta Glinda (Michelle Williams). Horreetako bat sorgin gaiztoa da, baina ikusleak asmau egin beharko dau zeinek esaten dauen egia, zeinek guzurra.
Gure heroiak, tximino bat eta porzelanazko panpin bat lagun dituala, sorgin gaiztoa topau beharko dau, eta kondaireak dinoen lez, erreinua salbauko dau.
Arlo teknikoa primerakoa da, gidoi nahiko sendoa dauka pelikuleak, eta gustura ikusten da. Izan leike momenturen batean erritmoa apur bat bajatzea, baina filmak proposautako jolasean sartzen gaitu erraz. Umeei liluratzeaz gan, gurasoaek be ondo pasetako aukerea izango dabe, umorerik ez jako falta eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!