'Sykt Lykkelig'
2012-07-12 11:39 Zinema kritikakDana dala, pelikulea, aurrera egin ahala, hobetu egin da. Bikotekideen arteko hartu-emonak, adarrak ipintea, sekretuak, zeloak, maitasun faltea, alkarregaz egoteko gogo bizi eta aldi berean absurdoa... Hori danori azaleratzen da, eta azkenengo minutuetan istorioa nabarmen hobetzen da.
- Zuzendaria: Anne Sewitsky
- Ekoizleak: Maipo Film- og TV Produksjon
- Gidoilariak: Ragnhild Tronvoll, Mette M. Bølstad
- Intepreteak: Maibritt Saerens, Henrik Rafaelsen, Agnes Kittelsen, Joachim Rafaelsen
- Generoa: Komedia, dramea
- Herrialdea: Norvegia
- Iraupena: 85 min.
Sykt Lykkelig lanak (gurean, Siempre feliz) Anne Sewitsky norvegiarraren opera prima honek hainbat sari irabazi ditu azkenaldian, berbarako, Sundanceko Epaimahaiaren Saria eta Sevillako Zinema Europarraren Jaialdiko saria. Aurrekariokaz, eta bikote harremonei buruzko komedia bitxia eta desbardina zala irakurrita, jakin-mina biztu jatan, eta han joan nintzan pelikulea ikustera. Halanda be, ez ninduan hunkitu, ez neban barrerik egin, eta ez nintzan harritu.
Hasieratik, Sewitskyren filmeagaz ez nintzan gustura sentidu. Senar galanta, emazte liraina, eta seme baltza, iparraldeko herri txiki isolatu batera doaz bizitera. Negua da, inguru guztiak edurtuta dagoz. Lekutan dagoz, munduko azkenengo bazterrean. Ganera, ez dabe inon eta inoiz beharrik egiten, nahiz eta, antza, lanbidea euki badauken. Alboko etxean beste bikote bat bizi da. Emakumea maitagarri eta alaia da, holan aurkezten deuskue, baina nire eretxiz sano ergela eta tentela da. Gizona, andrea baino okerrago: morroi guztiz arraroa da, baina aurrerago jakingo dogu homosexuala dala, eta ostendu gura dauela, horregaitik dauka holango jokabide berezia.
Dana dala, pelikulea, aurrera egin ahala, hobetu egin da. Bikotekideen arteko hartu-emonak, adarrak ipintea, sekretuak, zeloak, maitasun faltea, alkarregaz egoteko gogo bizi eta aldi berean absurdoa... Hori danori azaleratzen da, eta azkenengo minutuetan istorioa nabarmen hobetzen da.
Betiko lez, bikoizketa madarikatuak ez deusku ixten benetako interpretazinoak baloretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!