'The Master'

Karolina Almagia 2013-01-09 10:41   Zinema kritikak

Geldoa eta nahiko aspergarria, garapen ezohikoa. Ez da errraz ikustekoa. Joaquin Phoenixek sekulako interpretazinoa egin dauela dinoe. Bikoizketa honetan ipini deutsen ahots nazkagarriagaz, ezinezkoa da horretaz jaubetzea.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Paul Thomas Anderson
- Aktoreak: Philip Seymour Hoffman, Joaquin Phoenix Amy Adams
- Produktorea: Weinstein Company
- Musikaria: Jonny Greenwood
- Generoa: drama
- Iraupena: 137 minutu


Bigarren Gerra Mundialean burrukan egin ostean, Freddik (Joaquin Phoenix) bizitza barria hastekotan dago. Alkoholizauta, guztiz desorekauta, laster hondoratuko dala emorten dau. Baina, halango baten Lancaster Dodd (Philip Seymour Hoffman) ezagutzen dau. Horixe da kritikoek goraipatu daben The Master filmearen abiapuntua. Hortik aurrera, ordu bi eta erdi luzetxutan, Paul Thomas Andersonek gizonon artean sortutako harremon berezian sakontzen dau, eta sekta edo talde erlijioso bat zelan eregiten dan azaltzen deusku bitartean.

Geldoa eta nahiko aspergarria, garapen ezohikoa. Ez da errraz ikustekoa. Izan be, Zientziologiaren Eleizearen kontrako kritikea ikusteko asmoz dagozanek ez dabe holangorik topauko. Eta Paul Thomas Anderson-en obren miresleek Magnolia eta There will be blood (Hegoaldean, Pozos de ambición) lanen aldean sano desbardina dala konturatuko dira.

The Master oso sakona dala dinoe, eta horrela izango da, baina erritmo faltea dala-eta, gatxa egiten da jakin-minari eustea, nahiz eta Jonny Greenwooden musikeak giro berezia sortu.

Modu berean, Joaquin Phoenixek sekulako interpretazinoa egin dauela dinoe. Bikoizketa honetan ipini deutsen ahots nazkagarriagaz, ezinezkoa da horretaz jaubetzea, ganera nahiko histrionikoa begitandu jat personaia bera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu