'Barbara'

Karolina Almagia 2013-04-10 12:12   Zinema kritikak

Nahiz eta malenkonia, bakardadea eta bildurra nagusi izan film osoan, amaieran itxaropenari leku bat egiten jako, maitasunari esker. Merezidu dau ikustea.

- Zuzendaria: Christian Petzold
- Generoa: Dramea
- Interpreteak: Nina Hoss, Ronald Zehrfeld, Jasna Fritzi Bauer, Jannik Schümann
- Gidoia: Christian Petzold
- Herrialdea: Alemania
- Iraupena: 105 min.


Barbara Alemaniar Errepublika Demokratikoan bizi dan emakume mediku baten izena da, film honetako protagonistea hain zuzen be. Politikoki zuzen ez jokatzeagaitik, Gobernuak uritik urrun bialtzen dau, zigortzeko. Baina han be Stasi polizia sekretuak zelatatzen segiduten dau.

Ospital barrira lan egitea heltzen dan momentuan abiatzen da istorioa. Barbarak ez dau jentearen konfiantzea gura, eta lankideekaz be apenas daukan hartu-emonik. Lankide batek hurreratzeko egiten dituan ahalegin guztiei ez deutse kasurik egiten.

Argumentuak Florian Henckel von Donnersmarck-ek zuzendutako Das Leben der Anderen (hemen, La vida de los otros) gogoratzen deusku, hasiera-hasieratik. Tonua be antzekoa daukie. Baina pelikula honek baditu azpi-istorio batzuk, maila berean ez dagozanak, nahikoa modu traketsean azaltzen diranak. Halanda be, pelikulea ikusteko modukoa da, batez be Nina Hoss aktoreak hain ondo interpretatzen dauen personaia nagusiaren indarragaiatik. Nina Hoss eta Ronald Zehrfeld personaien arteko hartu-emonaren garapena sano interesgarria da.

Nahiz eta malenkonia, bakardadea eta bildurra nagusi izan film osoan, amaieran itxaropenari leku bat egiten jako, maitasunari esker. Merezidu dau ikustea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu