Glu-Glu antzerki-taldeak ‘Ama quiero ser lehendakari’ bere lan barria aurkeztuko dau Donostian

Bizkaie! 2006-11-17 01:00   Kulturea

Aizpea Goenaga da lanaren egilea eta zuzendaria, eta aktoreen artean dagoz Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Perez, Maribel Salas, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.

Erreteari ixteko makinea asmau dabe

Bizkaie! 2006-11-16 01:00

Madrilen aurkeztu dau Fagor etxeak erreteari ixteko Nicostopper makinea, tabakoa ixteko asmautako lehenengo makinea. Zigarro-pakete baten antzekoa da eta aldika baino ez deutso emoten zigarroa jaubeari, zenbat zigarro erreten dituan kontroletako. Erretzaileak berak jakin behar ditu bere mugak eta helburuak, hau da, noiz erre eta noiz ez.

Glenn Millerren omenezko kontzertua Euskaldunan

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Musikea

Gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan

Jaroslavas Cechanovicius maisuak zuzentzen dauen ‘The Blue Paradise Big Band’ taldeak Glenn Millerren omenez egindako kontzertua emongo dau gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak 36 euroan dagoz salgai.

Ikastolen Elkartea saritu dabe Londresen

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Euskaldunak munduan

Edinburgeko Dukearen eskutik jaso eban Ikastolen Elkarteko ordezkaritzeak Esu Presidents Award 2006 saria. Ekitaldia English-Speaking Union fundazinoaren egoitzan izan zan, Londreseko Buckingham Jauregian.

Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista ohiak bakarkako lehen lana aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Musikea

Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista eta konpositore ohiak zemendiaren 23an aurkeztuko dau Bilboko Rockstar aretoan ‘Silencio comodo en un jardin descuidado’ izenburuko bere lehenengo bakarkako lana.

La Maquina de Huesos argazkilariak webgune berria jarri dau sarean

Bizkaie! 2006-11-16 01:00

La Maquina de Huesos ezizenagaz ezagutzen dan argazkilariak webgune barria jarri dau Internet irudi eta diseinu barriagaz.

Berria egunkariaren estilo liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Euskerea berbagai

Orain dala hiru urte jaiotako Berria egunkariaren estilo liburua Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe gaur Berriako zuzendari Martxelo Otamendik, Jon Mancisidor BBK erakundeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Berria egunkariko euskera zuzendari Irene Arraratsek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Flöz antzerki konpainia alemana Durangon

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Kulturea 'Teatro Desilusio' antzezlana taularatuko dabe

Flöz antzerki konpainia alemana Durangoko San Agustin kulturgunean izango da domeka honetan, zemendiak 19, ‘Teatro Delusio’ obrea aurkezteko. Emonaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrerak 12 euroan dagoz salgai.

Munduko emakumerik zaharrenak 125 urte ditu eta kanabisa erreten dau

Bizkaie! 2006-11-15 01:00

India hegoaldean bizi da munduko emakumerik zaharrena eta kanabisa erreten dau. Hori dinoe, behintzat, emakumearen lobek eta amumatxua Guinness Liburuan agertzea eskatzen dabe.

Jeronimo Martin Triok 'Piedraescrita' lana aurkeztu dau

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Musikea

Azken urteotako konposizinoak batu eta ‘Piedraescrita’ diskoa atara barri dau Jeronimo Martinek Errabal zigiluaren eskutik. ‘Hasieran, kanten helburua ez zan diskoa egitea. Baina taldekideak ezagutu eta alkarregaz joten hasi ginanean, orduan hasi zan diskoa atarateko ideia gorputza hartzen’, azaldu dau artisteak. Emoitzea Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pio Barojaren nobela bi euskeraz

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Kulturea

‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’

Aurten 50 urte beteten dira Pio Baroja (1872-1956) hil zanetik eta, hori dala eta, Eusko Jaurlaritzak haren omenez lan bi argitaratu ditu euskeraz: ‘Zalacain el aventurero’ eta ‘El arbol de la ciencia’, hau da, ‘Zalakain abenturazalea’ eta ‘Jakintzaren arbola’. Literatura Unibertsala bildumearen barruan dagozan liburu horreek biak liburu-dendetan dagoz salgai.

Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea salmentak % 15 gehituz amaitu da

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Kulturea

Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea atzo amaitu zan balantze ‘oso positiboagaz’, bai publiko kopuruari jagokonez, bai eta salmentei jagokenez be, aurreko edizinoagaz alderatuz % 15 igon baitziran liburuen salmentak

Giza Eskubideen ganeko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2006-11-14 01:00

Euskalduna Jauregian egingo dabe Giza Eskubideen Nazinoarteko II. Biltzarra zemendiaren 14tik 16ra bitartean. Nazinoarteko hainbat adituk gatazken konponbideen eta giza eskubideen ganean egingo dabe berba ‘Nazinoarteko Giza Eskubideen II. Biltzarra: gatazken konponbideak’ goiburupean.

Lekeitioko XXIX. Zine eta Bideo Bilerak 45 lan erakutsiko ditu

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Barriak

Danetara, 50 lan aurkeztu dira aurten, danak euskarri digitalean, DVD eta antzeko euskarrietan, inoiz baino gehiago eta pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdia atzo hasi zan eta zemendiaren 18an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Telekomunikazinoen Klusterrak Txilera bidaia antolatu dau

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Euskaldunak munduan

Telekomunikazinoen Klusterra alkarteak (Gaia) euskal enpresen merkataritza-bidaia bat antolatu dau, Txilera, zemendiaren 19tik 23ra bitartean. Alkarteak martxan jarritako Atzerriko Merkaduetan Merkataritzea Sustatzeko Planaren barruan antolatutako bidaia da.

Badator XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Bertsolaritzea

Errenteria-Oreretako Ereintza alkarteak Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz XIX. Bertsolari Gazteen Xenpelar Saria antolatu dau aurten. Euskal Herri osoko 12 bertsolari gaztek hartuko dabe parte (18-24 urte bitartekoak).

Euskerearen birusa

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak birus bat sortu dau: euskerearen aldeko jarrereagaz edo ekintzeagaz kutsatzen dan Ukan birusa. ‘Bizikidetzearen birusa’ deitu deutse eta Bilbon aurkeztu dabe.

EHUk medikuntzearen irakaskuntzarako gorputza emon ebenak omenduko ditu Leioako campusean

Bizkaie! 2006-11-13 01:00

Euskal Herriko Unibertsitateak omenaldia eskainiko deutse gaur, zemendiak 13, medikuntzearen irakaskuntzarako gorputza emon ebenei. Ekitaldia Leioako campusean dagoan Bizitzaren Basoan izango da, eta 19 emoileren errautsak gordeko dira, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

San Frantzisko auzoaren omenez

Bizkaie! 2006-11-13 01:00 'La otra orilla' liburua argitaratu dau Jose Ignacio Salazarrek

Surbisa Bilboko Udalaren urigintza-arloko soziedadeak Jose Ignacio Salazar Arechalderen ‘La otra orilla’ liburua argitaratu dau, San Frantzisko auzoaren sorrerarearen ganeko ikerlana. Liburua irakurrita, urigintza zein maila sozialean dagozan egoera asko hobeto uler daitekez, argitaratzaileen esanetan. Era berean, uria eratzean hain garrantzitsua izan zan Bilboko txoko hori behar dan legez baloretan laguntzen dau liburuak.

‘Aisia euskeraz bizi’ jardunaldiak zemendiaren 23an Durangon

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Euskerea berbagai

Aisialdia oso garrantzitsua da euskerearen erabileran eragiteko orduan, eta horregaitik, euskera alkarteek urteak emon ditue euskerazko aisialdiko eskaintzea egiten. Jardunaldiotan, aisia euskerearen erabilerea haur eta gazteen artean sustatzeko tresna eta metodo legez aurkeztuko da.