Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazino telematikoa
2003-06-01 00:00 sarean
BizkaiBai zerbitzua bide telematikoen bitartez erabilteko, erabiltzailearen ordenagailuak ondoko softwarea behar dau:
a) Netscape Navigator 4.06 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa), edo Internet Explorer 4.0 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa); batera zein bestera, cookie-ak eta Applets Java eta Javascript-erako euskarria aktibauta euki behar dira).
b) Adobe Acrobat Reader 4.05 edo bertsino barriagoa (erabilera egokia lortzeko ezinbestekoa).
Gotzon Plaza,
Informatikoa
Linux-Microsoft: burruka sutsuaren beste atal bat
2003-06-01 00:00 sarean
- Euskaltel eta teknologia barriaren aldeko apostua
Wireless sistemak erabiliz Euskaltelek Euskal Herriko herri txikietara eroango ditu Internet eta telefoniako zerbitzuak. 'Celeria' izeneko proiektua martxan jarri da bai Bizkaian eta bai Coruñako probintzian. Bizkaian, Derio herrian sei hilebeteko aprobak egin ditue teknologia hau erabiliz eta Galizian Meicende inguruan be ibili dira.
Oraingoz, Euskal Herrian, Euskaltel enpresearen eskaintzea 42 udalerritara zabaltzen da eta fibra optikoa erabiliz, hurrengo bi urteotan 92 udalerritara helduko dira. Hori guztia, teknologia 'tradizionalari' jagokonez baina wireless teknologia barria ...
Asiatik heldutako negu baltza
2003-06-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Izurriteei aurre egiteko bideak
Izurritea agertzen zanean, beti be antzeko neurriak hartzen zituen: izurriteak jotako lurrak zarratu egiten ziran. Beraz, ezinezkoa zan bertara lagun eta merkantziarik sartu eta atara. Bideak jagoten ziran, kasu batzuetan gudariak erabiliz eta aginduak zorrotz betearazoz. Gero, usain gozoko bedarrak erabiliz, suteak biztu eta etxeak eta herriko kaleak lurrineztatzen ahalegintzen ziran, suteek eragindako kea erabiliz. Bai pobre edo behartsuak zein eskaleak, herritik kanpo botaten zituen eta bardin egiten eben abere batzuekaz, berbarako txarriakaz. Herriak zarratuta eukiteak ...
Okelea
2003-06-01 00:00 Jan edanak
Okelearen koipearen gehiengoa saturatua edo osasunerako arriskutsuagoa da; dana dala, okela klase batzuk aberatsak dira koipe insaturatuetan eta horreek osasunerako askosaz hobeak dira. Okeleak kolesterola be badauka.
Mineralei jagokenez, okelea burdinean da aberatsa eta gainera okelearen burdin mueta gure gorputzak oso ondo absorbidu eta erabili leike (landareena baino hobeto). Zinkean be aberatsa da okelea.
Bitaminen artean, B taldeko bitaminak aitatu behar doguz: niazina, B1, B2 eta batez be B12 bitamina. B12 edo zianokobalaminaren bakotasunak anemia megaloblastikoa eta trastornu neurologikoak sortarazoten ...
Hauteskunde-azokea
2003-05-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Dana dala, ez daigun pentsau botoak erostea gauza erraza zanik. Erosketeak zailtasunak be bazituan eta ondo antolatu beharra egoan. Horretarako, hautagaiek talde bereziak edo batzordeak sortzen zituen. Talde horreen eginbeharra, hautesleak ahalik eta ondoen ezagutzea zan euren botoa zelan eskuratu hobeto jakiteko, berbarako, sendi-loturak erabiliz edo ondo ezagutzea zeintzuk ziran botoa emoteko gaitasuna ebenen beharrizak (beharra, dirua, janaria) behin horreen barri izan ostean, botoen ordezko eskaintzea egiteko. Zeregin hori betetako batzordeek herri edo auzo bakotxean ordezkariak izentetan zituen. Ordezkari horreek ...
'Indianoak' espedizinoa
2003-05-15 00:00 Euskaldunak munduan
Kanadako gobernuak makailaoaren arrantzea galarazo dau dekretu bidez
Gehiegizko eta neurriz kanpoko arrantzearen eta azken aldian makailaoaren habitat edo bizilekuan izandako aldaketen eraginez, makailaoaren biziraupena bermatzeko hartu dau erabagia Kanadako Gobernuak eta aurrerantzean, arrantzarako kupo oso txikia egongo da, gehienbat ikerketa asmoetarako.
Era horretara, Kanada sortu aurretik be euskal arrantzaleen beharleku eta bizileku izan diran Ternuako kostaldea eta makailaoaren arrantzea denporaldi luzerako galdu dira, adituen esanetan, urte asko pasauko dira makailaoaren arrantzea barriro baimentzeko.
Gaiaren harian, hona hemen 1497ko pasadizu ...
NABOren web gune barria
2003-05-15 00:00 Euskaldunak munduanRenoko Euskal Liburutegiak euskal kulturearen gaineko online datutegia sortuko dau
2003-05-15 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Juan Luis Goikoetxea: 'bizitzeko tresnatzat barik euskerea sinbolotzat izatea salatu egin behar da
2003-05-15 00:00 BarriketanPerretxiko-nahaskia
2003-05-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Ezetan hasi aurretik, oso garrantzitsua izango da trapu busti edo umel bategaz, pazientzia eta kontu handiz perretxikoak ondo garbitzea. Hurrengo pausuan, zartaginean ipiniko doguz oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza; kolorea hartzen hasten danean, perretxikoak botako doguz eta gatza norberaren gustora. Perretxikoak ur ugari dauka barruan eta ur hori kentzea izango da hurrengo beharra; ebaporazinoaren bitartez lortuko dogu hori eta onena, zartagina tapau barik eta su motelean egitea da.
Bien bitartean arrautzak apur bat irabiatuko doguz, apurtu besterik ez ...
Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik (euskera-gaztelania)
2003-05-15 00:00 Kulturea
Adolfo Arejitaren (Zuzendaria) gogoetak:
- 'Etxekoa goraldu auzokoa onartuz'
Gure zuzendari Ander Manterolak ahotik atara eban esaldi polit hori Labayru Hiztegia (LH) Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian aurkeztu zan egunean, gure lanaren izakerea eta sustraia argiro erakutsi guran.
LHak euskera osoa hartzen dau, euskalki eta tradizino idatzi guztietako lexiko-ondarea batu eta landu dau. Baina ahalegin apartekoa egin dau sartaldeko geure euskerea, bizkai euskerea ahalik eta gehien jasoteko. 'Etxekoa goraldu', ze bizkaieradunok geure berbetearen eretxi txarrak galdu gaitu eta geureaz harrotu beharrizan handia ...
BAR (Bilbao Accion Rock)
2003-05-15 00:00 MusikeaBizkaiko harrobia
2003-05-15 00:00 Bertsolaritzea
Arabako Txapelketea
Araban, eskolartekoaz ganera, nagusien mailakoa be martxan dago. Arabako Txapelketea Bizkaikotik bereiztu zanetik urtero jokatzen da sasoi honetan. Kanporaketen ostean finalaurrekoetan dira honezkero. Maiatzaren 10ean izan zan lehenengoa, Legution, eta Asier Otamendik lortu eban puntu gehien eta finalerako txartel zuzena; Oihane Perea eta Ruben Sanchez geratu ziran bigarren eta hirugarren. Maiatzaren 17an Amurrion jokatu zan bigarren finalaurrea; Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita, Alberto Martinez eta Irati Anda izan ziran aurrez aurre eta ...
The Matrix Reloaded, ikuskizuna pantailaratzeko prest
2003-05-15 00:00 Zinemea
Matrix filma eta ganerako produktuak
Edozelan be, Reloaded eta Revolution ez dira izango produktu honen emoitza bakarrak; izan be, datorren urtearen hasikeran DVDan pantailaratuko jaku Matrix-en unibersoan girotutako kontakizun laburrek osotzen daben Animatrix animazino-film japoniarra. Ganera, daborduko Matrix-en ganeko bideo joko barri bat be aurkeztu dabe eta, jakin ahal izan dogunez, The Matrix Reloaded estreineteagaz batera jarriko da salgai. Dana dala, idazki txiki hau zuen jakingurea asetzeko adinakoa izan ez bada, The Matrix-en web orri ofizialetik osteratxu bat egin eta ...
Hoax (Sareko guzurrak)
2003-05-15 00:00 sarean
Hoax mezuen sailkapena
1.- Hondamendia edo zoritxarraren barri helarazoten deuskuenak: birus biologikoak, gaixotasun oso larriak, izurrite edo antzerakoak dira honeen gai nagusia. Iturrri 'ofizialak' adierazoten dira.
2.- Birus informatikoei buruzkoak: hauxe da gehien zabalduta dagoana. Tono guztiz alarmistea erabilten dabe. Sarritan barriaren iturburu moduan birus informatikoen kontrako enpresak aitatzen dira, McAfee edo Pandasoftware lako enpresak, baina birus barri horren informazinoa lortu gura izan ezkero, enpresa horreen web orrialdeetan sartzea lakorik ez dago eta han ikusiko dogu mezu hori benetakoa dan ...
Udal hauteskundeak baino gehiago?
2003-05-15 00:00 eretxia
Horrexegaitik, nik pentsetan dot esker abertzalearen zaleek baliodun botoa emon behar dabela hurrengo hauteskundeetan. Eta hauteskunde gauean hasita, normalizazino politikoaren alde agertu diranei sendo eskatu behar deutse botoemoile horreek aurrerantzako pausuak emon daiezala. Ez daitezela kudeaketa eta itxura hutsean geratu, izan be, horixe izango litzateke Alderdi Popularra gehien minduko leuken mobimentu politikoa.
Unai Jauregi
Eskola Euskalduna Ez Da Oraingoa
2003-05-15 00:00 Euskerea berbagaiGaragardaoa
2003-05-15 00:00 Jan edanak
Garagardao muetak
Garagardao klase asko dagoz baina ezagunenak aitatuko deutsuedaz :
- Lager: gehien edaten dana. Errubia arrunta, Pilsen izenagaz ezaguna.
- Ale: garagardao hau tenperatura altuagoetan fermentetan da. Lurrin afrutatuak izaten dabez eta gusto nahasia. Erresuma Batuan asko edaten da.
Holandan eta Belgikan asko edaten dira garagardao mueta honeek, legamia basatiekaz egindako garagardaoak izaten dira, txinparta gitxigaz; sarritan fruteagaz nahastetan dabe.
- Gariagaz egindakoak: oso freskagarriak eta zuriagoak izaten dira. Bavieran egiten dabez gehienbat era honetakoak.
- Stout: kolore iluneko garagardaoak. Gogorrak eta normalak ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4243
4244
4245
4246
4247
4248
4249
4250
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...