Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak ‘El balanzin’ aldizkariaren bigarren zenbakia kaleratuko dau
2006-11-24 01:00Getxoko V. Komiki Azokea dala-eta, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP) ‘El balanzin’ aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratuko dau.
Getxoko V. Komiki Azokea dala-eta, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP) ‘El balanzin’ aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratuko dau. Ekimen hau, Getxoko Kultur Etxeak lagunduta, alkarteko hainbat autoreren lanez osotuta dago.
Edade guztientzako argitalpena da ‘El balanzin’, koloretakoa. Aldizkarian, zenbait euskal sortzaileren istorio anitz topauko ditu irakurleak: fantasiakoak edo errealistak. Horrekaz guztiakaz publikoak bat egitea nahi dabe, Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazo dabenez.
Bigarren zenbaki honetan komikiaren munduko joera berriak erakusteko erronkari ekin diote autoreek. Helburua da publiko gazteari heltzea, etorkizunean autore bihurtu daitezkeen gazteei, hain zuzen.
Oraingoan, Rober Garay, Roberto Gonzalez, Ricardo Sendra, Mario Lopez, Leandro Alzate, Kaiet Bengoetxea, Iñigo Ansola, Arkaitz Aranguren, Marín de Diego, Jesse James eta Julio Buenvida autoreen lanak izango dira ikusgai.
‘El balanzin’ aldizkaria doban banatuko da Getxoko V. Komiki Azokan. Aurtengo ekitaldia abenduaren 1etik 3ra bitartean izango da, Areetako Geltokia plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!