Ruper Ordorikaren 'Memoriaren mapea'
2006-11-24 01:00 MusikeaBilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau musikari oñatiarrak ‘Memoriaren mapa’ diskoa, ‘eskaini neban lehenengo kontzertua be hemen izan zalako eta leku hau berezia dalako niretzat’. Hamaika kanta akustikoz osotutako lana da, Joseba Sarrionaindiaren poemei musikea jarrita. Ordorikaren esanetan, ‘lan hau egiten dodan lehenengo bakarkako lana dalako’.
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau musikari oñatiarrak ‘Memoriaren mapa’ diskoa, ‘eskaini neban lehenengo kontzertua be hemen izan zalako eta leku hau berezia dalako niretzat’. Aldaketa askogaz jatorkula autortu dau, batez be ‘lan hau egiten dodan lehenengo bakarkako lana dalako’. Halanda be, ez da bakarrik egon, nazinoarte mailako kolaborazino ugari izan baititu. Izan be, diskoko hamaika kanta barrietatik gehienak New Yorken grabau ditu eta bertan, aspaldiko lagunekaz bat egin dau. Lagun horreen ekarpenak ‘Memoriaren mapa’ lanean topau daitekez.
Hamaika kantak akustikoak dira, ‘erabat akustikoak’. Letrei jagokenez, Joseba Sarrionaindiaren poemak erabili ditu Ordorikak. ‘Kanta danak poemak erabilita abesteko moldatu ditut, ez dalako gauza bera poema bati musikea jartea edota musikea egitea eta gero poemea ganeratzea’. Maiatzean hasi zan buru-belarri proiektuagaz baina irailean grabau dau aspaldian lan egin eban diskoetxeagaz, hau da, Elkarregaz.
Diskoaren zuzeneko aurkezpen-kontzertuak abenduan eta 2007ko urte hasieran izango dira. Abenduaren 15ean Tafallan, 16an Getxon, 20an Donostian, 22an Igorren, 29an Hazparnen eta 30ean Usurbilen joko dau. Urte barriagaz, urtarrilaren 5ean Durangon izango da, 26an Gasteizen eta zezeilaren 2an, Tolosan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!