Hankaz gora barriro Velux 5 Oceans
2006-11-24 01:00 Euskaldunak munduanVelux 5 Oceans estropadan ez dago bakerik. Bernard Stamm probako liderraren aldea gero eta txikiagoa da baina egoerea goitik behar aldatu da azken orduotan. Mike Golding bigarren sailkatuak Alex Thomson erreskatau behar izan dau, beronen ontzia irauli eta noraezean ibili ostean. Erreskatea 6:30ean hasi da (GTM) eta bi orduko iraupena izan dau. Itsasoa oso zakar egoan eta 25 korapiloko haizeak be ez deutso bape lagundu Goldingi.
Azken sailkapenaren arabera, Golding 49 graduko hego latitudean egoan, Thomsonen Hugo Boss itsasontzitik 80 miliatara. Goldingek atzera egin behar izan eban 8 orduz Thomsoni lagundu ahal izateko, eta bart gaueko azken orduetan ikusi eban lehenengoz Thomsonen belaontzia. Segurtasun distantzia mantenduz, Goldingek kontrolpean izan eban Galestarraren itsasontzia bere monitoreen bidez. Erreskate lanak oso gatxak izan dira, euria, edurra eta ikaragarrizko hotza egiten ebalako eta eguneko lehen eguzki izpiak urten arte ezin izan dau erreskatea egin.
Era horretan, Thomsonek agur esan deutso estropadeari eta, orain, 6 parte-hartzaile besterik ez dira geratzen proba horretan. Halan da be, Fremantle (Australia) herrira heldu arte, Thomsonek eta Goldingek azken horren itsasontzian egin beharko dabe bidaia, hori bai, Thomsonek ezin izango deutso Goldingi lagundu.
Bien bitartean, Basurko portugaletearrari telefonoz egin deutsen alkarrizketa batean, Open 60 Bakea itsasontziak arazoak dituala esan dau. ‘Atzo, 17:30 aldera, 18 korapiloko abiaduran nabegetan nindoan, ababorreko leman hots batzuk entzun nituan eta zer zan ikustera joan nintzan. Orduan ikusi neban lemaren junturearen zuntzak eta kroskoa arrakalatuta egozala. Beraz, abiadurea moteldu eta lemaren pala altxau egin neban alde horretako marruskadurea ahalik eta gehien ebitetako’, adierazo dau Basurkok. Zuntza apurturik ez egoala ikusi ostean, Portugaleteko nabegatzaileak taldekoei deitu eutsen egoerea azaldu eta erabagiren bat hartzeko: ‘Matxurea lurrean konpondu behar dala kontuan hartuta, arazoa horren larria ez danez, aurrera jarraitzea erabagi dogu. Matxurea geroz eta handiagoa bada Hego Afrikara joan beharko dot ontzia konpontzera, baina dana ondo badoa, Fremantlera (Australia) heldu naitekeela uste dogu eta bertan konponduko dogu arazoa’.
Basurkok esan dauenez, iparraldera joko dau, bertan baldintzak ez diralako horren gogorrak eta, apurka-apurka, Fremantleraino falta jakozan 4.000 miliak egiten saiatuko dala gaineratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!