Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburuen Azokan dagoz hamaika argitaletxe

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskaldunak munduan

Frankfurteko Nazinoarteko Liburuen Azokearen ondoren, Guadalajarakoa da munduko garrantzitsuena. Eta, gaztelaniaz berba egiten dan herrialdeetan, berau da azoka nagusia. Zemendiaren 25ean zabalduko dabez azokako ateak eta ez dabez zarratuko abenduaren 3ra arte.

Frankfurteko Nazinoarteko Liburuen Azokearen ondoren, Guadalajarakoa da munduko garrantzitsuena. Eta, gaztelaniaz berba egiten dan herrialdeetan, berau da azoka nagusia. Zemendiaren 25ean zabalduko dabez azokako ateak eta ez dabez zarratuko abenduaren 3ra arte.

Hogeigarren urtea da azokea antolatzen dabena. Aurten, berrogei herrialdetako argitaletxeak joan dira, euren artean Euskal Herrikoak. Egunero itxaroten dabezan bisitariak be franko dira: berrogeta hamar mila persona. Halan ba, aukera ezin hobea izango da argitaletxeek daukiena erakutsi eta zabaltzeko, eta argitaletxeakaz eta banatzaileakaz hartu-emonak lantzeko. Hain zuzen be, hori da Euskal Herritik joango diran argitaletxeen amesa.

Azokan dagozanen artean Pamiela argitaletxea dago. Bertan abagunea aprobetxauko dabe argitaletxekoek eta Mexikoko euskal komunidadeagaz hartu-emonak jorratu gura dabez. Izan be, Mexikoko euskal komunidadean Euskal Herriko literatureak eta liburuek leku handiagoa izatea gura dabe. Hori dala eta, Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen ‘Orhipean, el Pais de los vascos’ liburuaren 200 bat ale eroan dabez, beste liburu batzuen artean.

Nerea argitaletxea be han dago, historian, artearen historian eta arkitekturan sakondu eta plazaratzen dabezan liburuak erakusteko. Era berean, bertan dago Hiru argitaletxea, eta Gizartean, politikan eta estetikan sarri agertzen ez diran alderdiak ezagutarazoteko amesa daukien liburuak erakusgai jarri dabez argitaletxekoek.

Eleizeagaz eta erlijino katolikoagaz lotutako argitaletxeak be joan dira: Descleé de Bouwner, Mensajero, Verbo Divino eta Idatz. Azkenik Euskal Herriko unibersidadeetako argitaletxe zerbitzuek kaleratu dabezan liburuak erakusgai dagoz. Hantxe dagoz Deustuko Unibersidadea, Euskal Herriko Unibersidadea, Nafarroako Unibersidade Publikoa eta Nafarroako Unibersidadea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu