Sestaoko XX. Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 25etik abenduaren 3ra

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Kulturea

Sestaoko Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdiak 54.000 euroko inbersinoa izan dau aurten. Jaialdi sendotua da daborduko. Kontinente guztietako 144 talde baino gehiagok hartuko dabe parte eta urtero 4.000 ikusle baino gehiago batzen ditu. Azken 20 urteetan 480tik gora saio eskaini dira, 100.000tik gora ikuslegaz.

Sestaoko XX. Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia hilaren 25etik abenduaren 3ra bitartean ospatuko da. Zapatuan, Axioma konpainia andaluziarraren ‘El compromiso’ lanagaz hasiko da jaialdia. Gerra Zibilaren ondoren kokatuta dagoan istorio honek 2005ko Arte Eszenikoen Max Sarien ikuskizun barri onenaren saria jaso eban.

Sestaoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, talde andaluziarraren obran 400 personaiek eta objektu animatuk hartzen dabe parte, 22 eszenografia desbardinetan. ‘El compromiso’ obrearen emonaldiak zapatuan eta domekan izango dira, Las Llanas udal pelotalekuan, eta hamar urteko preparazinoa behar izan dauen lana ikusteko aukerea emongo dabe.

Ganerako egitarauari jagokonez, euskerazko txotxongilo ikuskizunak izango dira Musika Eskolan, Durangoko Gorakada taldeagaz (hilak 27), Donostiako Behi Bisegaz (hilak 28) eta Larrabetzuko Kukubiltxo konpainiagaz. Zeemendiaren 29an Venezuelako Naku taldearen txandea izango da, ‘Aguazul’ obreagaz.

Abenduaren 1ean, Marionetas de la Esquina talde mexikarrak ‘Una luna entre dos casas’ aurkeztuko dau; abenduaren 2an, Ekuadorretik helduko da La Espada de Madera taldea ‘La maleta de la abuela Enriqueta’ lana eskaintzeko; eta abenduaren 3an, Txekiako The Naive Theatre Liberec konpainiak ‘El caballero sin cabeza’ aurkeztuko dau. Sarrerek 2,5 euroko prezioa izango dabe.

Sestaoko Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdiak 54.000 euroko inbersinoa izan dau aurten. Jaialdi sendotua da daborduko. Kontinente guztietako 144 talde baino gehiagok hartuko dabe parte eta urtero 4.000 ikusle baino gehiago batzen ditu. Azken 20 urteetan 480tik gora saio eskaini dira, 100.000tik gora ikuslegaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu