Zaldi-lasterketea Eako hondartzan

Bizkaie! 2006-11-24 01:00

Abenduaren 8an, zaldi-lasterka zaleek zita berezia izango dabe Eako hondartzan. Busturialdean lehenengoz egingo da holako lasterketa bat hondartza batean eta, zaldi-lasterketen ezaugarriak kontuan hartuta, ikusgarria izango dala esan daiteke.

Lasterketa bakarrean, maila bi egongo dira: lehenengo mailan, zaldi odolgarbiak lehiatuko dira; bigarren mailan, arraza gurutzatuek egingo dabe galapan. Ikuskizuna eguerdiko 12:30ean hasiko da.

Sariak be, mailen araberakoak izango dira. Zaldi odolgarbien artean, irabazleak 600 euro eta garaikurra eroango ditu; bigarrenak, 300 euro eta garaikurra; eta, hirugarrenak, 150 euro eta garaikurra. Arraza gurutzatuen artean, irabazleak 500 euro eta garaikurra eroango ditu; bigarrenak, 250 euro eta garaikurra; eta, hirugarrenak, 125 euro eta garaikurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu