UEUk ‘unibertsitatea.net’ atari barria aurkeztuko dau Donostian

Bizkaie! 2006-11-27 01:00

Irakasleek, ikasleek, ikertzaileek edota gurasoek hainbat zerbitzu topauko dabez atarian: ikasketei buruzko orientazinoa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea edo azokea.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ‘Unibertsitatea.net’ ataria aurkeztuko dau eguazten arratsaldean (zemendiaren 29an) Donostiako Zientziaren KutxaGunean, UEUko iturriek iragarri dabenez.

UEUrentzat erronka handia dan proiektu honen helburua komunidade unibersitario euskaldunarentzat erreferentziala izango dan gunea sortzea da. Bertan, irakasleek, ikasleek, ikertzaileek edota gurasoek hainbat zerbitzu topauko dabez: ikasketei buruzko orientazinoa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak, ikasketa bilatzailea edo azokea.

Egitasmo honek dagoeneko Euskal Herriko unibersidade guztien interesa piztu dau eta dagoeneko alkarlana be bideratzen dabizala nabarmendu dabe UEUko iturriek.

Aurkezpen egunera arte www.unibertsitatea.net ataria ez da aktibo egongo

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu