Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Bizkaian Ekin’ sariak banatuko ditu bihar Bilboko Euskalduna Jauregian

Bizkaie! 2006-11-27 01:00

Euskal ekintzaileak ondokoak izango dira: Alberto Iñurrategi mendizalea, Miriam Ocariz moda-diseinatzailea eta Panda Softwareko sortzaile eta presidente Mikel Urizarbarrena.

Bizkaian kultura ekintzailearen sustapena aintzatesten daben ‘Bizkaian Ekin’ sarien banaketa ekitaldia izango da bihar, zemendiak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak antolatu dau, eta hiru euskal ekintzaile handi izango dira bertan: Alberto Iñurrategi mendizalea, Miriam Ocariz moda-diseinatzailea eta Panda Softwareko sortzaile eta presidente Mikel Urizarbarrena.

Foru erakundeko iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez, sariak hiru kategoriatan dagoz antolatuta: komunikazinoa, ezagutza-ingurua eta enpresa eragilea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu