Telekomunikazinoen Klusterrak Txilera bidaia antolatu dau

Bizkaie! 2006-11-14 01:00   Euskaldunak munduan

Telekomunikazinoen Klusterra alkarteak (Gaia) euskal enpresen merkataritza-bidaia bat antolatu dau, Txilera, zemendiaren 19tik 23ra bitartean. Alkarteak martxan jarritako Atzerriko Merkaduetan Merkataritzea Sustatzeko Planaren barruan antolatutako bidaia da.

Telekomunikazinoen Klusterra alkarteak (Gaia) euskal enpresen merkataritza-bidaia bat antolatu dau, Txilera, zemendiaren 19tik 23ra bitartean.

Gaia alkarteak martxan jarritako Atzerriko Merkaduetan Merkataritza Sustatzeko Planaren barruan antolatutako bidaia da. Aurreikusitakoaren arabera, bidaiariek Santiago uriburua eta beste uri batzuk bisitauko dabez.

Sektoreko euskal enpresek Txilen negozio-aukerak identifiketea erraztea eta enpresa txiletarrekaz hartu-emon komertzialak daukiezan enpresen egoerea hobetzea dira merkataritza-bidaia honen helburu nagusiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu