Ikastolen Elkartea saritu dabe Londresen
2006-11-16 01:00 Euskaldunak munduanEdinburgeko Dukearen eskutik jaso eban Ikastolen Elkarteko ordezkaritzeak Esu Presidents Award 2006 saria. Ekitaldia English-Speaking Union fundazinoaren egoitzan izan zan, Londreseko Buckingham Jauregian.
Edinburgeko Dukearen eskutik jaso eban
Ikastolen Elkarteko ordezkaritzeak Esu Presidents Award 2006 saria. Ekitaldia English-Speaking Union fundazinoaren egoitzan izan zan, Londreseko Buckingham Jauregian. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko presidente Joxerra Zubizarretaren esanetan, lehenengo, sariak banatu ziran eta, ondoren, Edinburgeko dukeak saridunekaz berbalditxua egin eban; Euskal Herriaz eta ikastolez berba egiteko aukerea izan genduan. Epaimahaiko buruagaz be egon ziran ikastolen alkarteko ordezkariak.Ekitaldian, Zubizarretagaz batera, Eleanitz-English proiektuaren arduradunak be egon ziran, Itziar Elortza zuzendaria eta Diana Lindsay koordinatzaile pedagogikoa. Saria proiektu horren barruan, material osogarri legez, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen IKT taldeak egindako Space Search CD-ROMari emon eutsen. Ingelesa erakusteko material didaktikoei emoten jaken saririk ezagunenetarikoa da.
Lehenengoz emon jake saria Britainia Handitik kanpo egindako material didaktikoei. Azken lau urteotan, Cambridge University Press, Oxford University Press eta ingeleseko hiztegiak egiten dituan McMillan argitaletxea saritu izan ditue.
Eleanitz-English proiektua 1991ean jarri zan martxan 4 urteko ikasleekaz modu esperimentalean zortzi ikastolatan. Orain, 73 ikastolek hartzen dabe parte, danetara 25.000 ikaslegaz. Horreetatik 2.000 azken fasean dagoz eta Gizarte arloko irakasgaiak ingelesez emoten ditue.
English-Speaking Union fundazinoa, bestalde, nazinoarteko hezkuntza-erakundea da, 1918an sortua, ingelesaren erabilerearen bidez nazinoarteko ulermena eta alkarkidetasuna sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!