Glenn Millerren omenezko kontzertua Euskaldunan
2006-11-16 01:00 MusikeaGaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan
Jaroslavas Cechanovicius maisuak zuzentzen dauen ‘The Blue Paradise Big Band’ taldeak Glenn Millerren omenez egindako kontzertua emongo dau gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Sarrerak 36 euroan dagoz salgai.
Jaroslavas Cechanovicius maisuak zuzentzen dauen ‘The Blue Paradise Big Band’ taldeak Glenn Millerren omenez egindako kontzertua emongo dau gaur, zemendiak 16, iluntzeko zortzietan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan.
Iowan 1904an jaiotako artista ezaguna swing estadubatuarraren aroko musikari handienetakoa izan zan. ‘In the Mood’ kanta ospetsuaz gan, ‘Blue Moon’, ‘Chatanooga Choo-Choo’, ‘Over the Rainbow’ eta ‘Serenade In Blue’ kantak be ezagunak dira; horreek danak eskainiko ditu kontzertuan orkestreak.
The Blue Paradise Big Band 1990ean sortu zan. Hogei musikarik baino gehiagok osotzen dabe eta, euren kontzertuetan, Ipar Amerikako errepertorio herrikoiaren kantez eta Glenn Millerren kanta ezagunez beteten ditue gauak. Orain arteko ibilbidean, bira ugari egin ditue bai Europan bai Amerikan, eta hainbatetan izan dira irrati eta telebistako saioetan euren lana eskaintzen.
Sarrerak telefono bidez (944 310 310), Euskalduna Jauregian bertan, BBKren kutxazainetan edo Internet bidez eskuratu daitekez, 36 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!