Flöz antzerki konpainia alemana Durangon

Bizkaie! 2006-11-15 01:00   Kulturea
'Teatro Desilusio' antzezlana taularatuko dabe

Flöz antzerki konpainia alemana Durangoko San Agustin kulturgunean izango da domeka honetan, zemendiak 19, ‘Teatro Delusio’ obrea aurkezteko. Emonaldia iluntzeko zortzietan hasiko da eta sarrerak 12 euroan dagoz salgai.

Flöz taldeak berbarik barik komunikau daitekela erakutsi gura dau ‘Teatro Delusio’ obreagaz eta, horretarako, maskarak erabilten ditu. Antzerki-lanak antzerkiaren unibersoaren amaierarik bako hainbat arpegigaz jokatzen dau. Antxinako jantziakaz eta eszenografia aberatsagaz, ikusleak harrituta ixtea da taldearen helburua; eszenearen atzeko aldean, barriz, ia ilunetan dagozan hiru eszena-teknikarik distirarik bako bizitzea daroe.

Azken batean, aukera parebakoa da 90 minutuko ikuskizun batez gozau ahal izateko eta, bide batez, antzokien atzealdean ostenduta dagoan mundua ezagutzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu