EHUk medikuntzearen irakaskuntzarako gorputza emon ebenak omenduko ditu Leioako campusean
2006-11-13 01:00Euskal Herriko Unibertsitateak omenaldia eskainiko deutse gaur, zemendiak 13, medikuntzearen irakaskuntzarako gorputza emon ebenei. Ekitaldia Leioako campusean dagoan Bizitzaren Basoan izango da, eta 19 emoileren errautsak gordeko dira, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Euskal Herriko Unibertsitateak omenaldia eskainiko deutse gaur, zemendiak 13, medikuntzearen irakaskuntzarako gorputza emon ebenei. Ekitaldia Leioako campusean dagoan Bizitzaren Basoan izango da, eta 19 emoileren errautsak gordeko dira, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Bizitzaren Basoa Lertutxe urtegiaren alboko landarerik bako gune batean, Medikuntza eta Zientzia eta Teknologia Fakultadeen alboko tontortxu batean kokatua dago eta korten altzairuzko 20 zuhaitz handiz egina dago. Zuhaitzen barruan emoileen errautsen ontziak gordeten dira.
Monumentua Zade + Vila Associats arkitektura-estudioaren lana da. Bartzelonako arkitekto honeek irabazi eben EHUk antolatutako ideia lehiaketea. Bizitzaren Basoa 2003an inaugurau eben eta bertan dagoz 289 emoileen errautsak. Guar, barriz, beste 19 emoilerenak gordeko dira. Gaurko ekitaldian, EHUk esker ona adierazo gura deutse emoile honeei guztiei, eurek barik ezinezkoa izango litzatekelako medikuntza irakastea. Ekitaldira emoileen familiakoak, EHUren Emoileen Elkarteko eta Unibersidadeko kideak joango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!