La Maquina de Huesos argazkilariak webgune berria jarri dau sarean

Bizkaie! 2006-11-16 01:00

La Maquina de Huesos ezizenagaz ezagutzen dan argazkilariak webgune barria jarri dau Internet irudi eta diseinu barriagaz.

La Maquina de Huesos ezizenagaz ezagutzen dan argazkilariak webgune barria jarri dau Internet irudi eta diseinu barriagaz, www.lamaquinadehuesos.com helbidean, webguneko arduradunek jakinarazo dabenez.

Ezizen horren atzean, gehienbat rock munduaren inguruko argazkiak ataraten dauen argazkilaria dago. Bere ezizena, Tom Waitsen ‘Bone Machine’ disko ausart eta surrealistatik atarata dago.

Estreinau barri dauen webgunean, Gasteizko Azkena Rock Jaialdiko azken hiru edizinoetako argazkiak batu ditu, bera baita ARF jaialdiko argazkilari ofiziala. Era berean, Donostiako Bukowski taberna mitikoko azken hiru urteetan izandako kontzertuetako argazkiak be sartu ditu.

Gauzak holan dirala, Ainara Legardon, Backyard Babies, Boogie Van, Chico Boom, Dikers, Dover, Hermano, Lobo Electrico, LosDelGas, Los Lunaticos, Mark Lanegan, MClan, MC5, Mother Superior, Nebula, Petti, Queens Of The Stone Age, Señor No, Sarris R&R Trio, The Black Diamond, TheDt's, The Soulbreaker Company edo 69 Revoluciones lako taldeen argazkiak ikus daitekez webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu