Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea salmentak % 15 gehituz amaitu da
2006-11-14 01:00 KultureaBilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea atzo amaitu zan balantze ‘oso positiboagaz’, bai publiko kopuruari jagokonez, bai eta salmentei jagokenez be, aurreko edizinoagaz alderatuz % 15 igon baitziran liburuen salmentak
Bilboko XXVIII. Antxinako eta Aukerazko Liburuen Azokea atzo amaitu zan balantze ‘oso positiboagaz’, bai publiko kopuruari jagokonez, bai eta salmentei jagokenez be, aurreko edizinoagaz alderatuz % 15 igon baitziran liburuen salmentak, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Antxinako liburuen artean gehien eskatu diranak tokiko gaiei buruzkoak izan dira, batez be Bizkaiko eta Bilboko gaien ingurukoak, Unamuno, Azkue, Aresti, Gerra Zibila, euskerea, pelota, zinema, kartelgintzea eta antxinako argazkigintzea kasu.
Aukerazko liburuei dagokienean, nobelea izan da eskari gehien izan dauen generoa, ume eta gazte liburuakaz, sukaldaritzako errezeta-liburuakaz, umorezko ipuinakaz, biografiakaz, musikeagaz, saiakerakaz edo antologia poetikoakaz batera.
Bestalde, musikeak aurreko urteetako bideari jarraitu deutso eta Oskorri, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Zarama, Itoiz eta Mikel Laboa izan dira salduenak. Liburu Azokearen hurrengo hitzordua Tolosan izango da, zemendiaren 17tik 26ra bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!