Giza Eskubideen ganeko jardunaldiak Bilbon
2006-11-14 01:00Euskalduna Jauregian egingo dabe Giza Eskubideen Nazinoarteko II. Biltzarra zemendiaren 14tik 16ra bitartean. Nazinoarteko hainbat adituk gatazken konponbideen eta giza eskubideen ganean egingo dabe berba ‘Nazinoarteko Giza Eskubideen II. Biltzarra: gatazken konponbideak’ goiburupean.
Euskalduna Jauregian egingo dabe Giza Eskubideen Nazinoarteko II. Biltzarra zemendiaren 14tik 16ra bitartean. Nazinoarteko hainbat adituk gatazken konponbideen eta giza eskubideen ganean egingo dabe berba ‘Nazinoarteko Giza Eskubideen II. Biltzarra: gatazken konponbideak’ goiburupean.
Hasiera ekitaldia Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek egingo dau gaur, zemendiak 14, arratsaldean. Ibarretxegaz batera, honako honeek izango dira: Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarraga; Costa Ricako Auzitegi Goreneko presidente Paulino Mora Mora; Amnisty Internationaleko aholkulari berezi Javier Zuñiga; Hego-afrikan apartheid egoerearen amaierako trantsizinoan defensa ministro izandako Roelf Meyer; Carter Fundazinoko giza eskubideen batzordeko presidente Harry Barnes; eta, azkenik, Harold Good Obe eta Alec Reid abade irlandarrak.
Zemendiaren 15ean eta 16an, mintegiak goiz eta arratsaldez izango dira. Giza eskubideak eta gatazken konponbideak hartuko ditue berbagai. Mintegi horreetariko batzuk berbaldiak izango dira eta, beste batzuk, mahai-inguruak. Azken horreetan jenteak parte hartu ahal izango dau.
Egueneko amaiera ekitaldia Alec Reid abade irlandarrak egingo dau, Jon Landagaz batera. Landa Eusko Jaurlaritzako giza eskubideen batzordeko zuzendaria da.
Gatazken konponbideetan Nazino Batuen Erakundearen zeregina izango da jardunaldietako gai nagusia, baita nazinoarteko justiziak bake prozesuekaz izandako jarrerea be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!