Glu-Glu antzerki-taldeak ‘Ama quiero ser lehendakari’ bere lan barria aurkeztuko dau Donostian
2006-11-17 01:00 KultureaAizpea Goenaga da lanaren egilea eta zuzendaria, eta aktoreen artean dagoz Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Perez, Maribel Salas, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.
Glu-Glu antzerki-taldeak ‘Ama quiero ser lehendakari’ izenburuko bere muntaia barria aurkeztuko dau gaur, hilak 20, Donostiako Kursaal Jauregian, konpainiako iturriek iragarri dabenez.
Aizpea Goenaga da lanaren egilea eta zuzendaria, eta aktoreen artean dagoz Loli Astoreka, Ane Gabarain, Patxi Perez, Maribel Salas, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.
Euskal Herriko familia bat astero bezela amaren inguruan alkartuko da. Euren artean ohi dan legez sesioan eta matrakan ibiliko dira, eta amak beti lez animuak baretu beharko ditu. Halan da be, bilera arrunt honek sekulako astindua jasango dau egunkarian irakurriko daben iragarki bat dala-eta. Danen bizitzak hankaz gora jarriko dira; izan be, iragarki horretan lehendakari barri baten bil dabiltza eta denek lehendakari izateko gaitasunak erakutsi nahi izango dabez.
Lehendabizi zein partidutan parte hartu erabagi beharko dabe. Baina Lehendakaritzarako lasterketa honetan, ez da hartu beharko daben kontu bakarra. Batzuk irudiagazko ardurea izango dabe nagusi, beste batzuk jente aurrean hitz egin beharraren ardurea, edota familiak zelan hartuko dauen barria. Dana dala, azkenean helduko da hauteskundeen bezperea, kanpainea egitea galarazota dagoan eguna, eta barriro be amaren inguruan alkartuko dira.
Halan da be, saltsarik bitxiena amarena izango da, hain zuzen be, ama batentzat ez da zilegi seme-alabaren bat aukeratu behar izatea, eta zer esanik ez lehendakari nor izango dan aukeratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!