San Frantzisko auzoaren omenez

Bizkaie! 2006-11-13 01:00
'La otra orilla' liburua argitaratu dau Jose Ignacio Salazarrek

Surbisa Bilboko Udalaren urigintza-arloko soziedadeak Jose Ignacio Salazar Arechalderen ‘La otra orilla’ liburua argitaratu dau, San Frantzisko auzoaren sorrerarearen ganeko ikerlana. Liburua irakurrita, urigintza zein maila sozialean dagozan egoera asko hobeto uler daitekez, argitaratzaileen esanetan. Era berean, uria eratzean hain garrantzitsua izan zan Bilboko txoko hori behar dan legez baloretan laguntzen dau liburuak.

‘La otra orilla’ lanari esker ekin jako lehenengoz San Frantzisko auzoaren bilakaerearen azterketeari. San Frantzisko Bilboko hazkunde demografikoan garrantzirik handiena izan eban auzoa izan zan, Bilboko zabalguneak ezin izan eutsolako erantzun garai bateko etxebizitza-beharrari. Holan, ikerlanak auzo horren bilakaerea aztertzen dau, 1870eko anexinotik 1900. urte inguruan erabat urbanizauta geratu arte.

Jose Ignacio Salazar Arechalde

Zuzenbidean lizentziaduna da eta arlo juridiko-ekonomikoan diplomaduna, Deustuko Unibersidadean ikasketak eginda. Idazkari nagusia izan da Urduñako Udalean (1981-1989), Galdakaoko Udalean (1989-1997) eta 1997tik aurrera Santurtzikoan dago beharrean.

Erakunde juridikoen arloan ikerlan historiko batzuk egin ditu: ‘La Comunidad de Aldeas de Orduña’, ‘La junta de Ruzabal’, ‘El Concejo Abierto en la Ciudad de Orduña’, ‘Gobierno Local en el Bilbao Bajomedieval’ eta Jose Antonio Armonaren ‘Apuntaciones Historicas de la Ciudad de Orduña’ lanaren edizino kritikoa.

Autoreak urigintzearen arloan be ikerketa lanak egin ditu. ‘Urbanismo e Historia, La Ciudad de Orduña’ monografia argitaratu dau, baita ‘La gestion del Concejo de Bilbao, en el ambito del urbanismo a fines de la Baja Edad Media’ eta ‘La formacion del Barrio de San Francisco’ liburuak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu