Jeronimo Martin Triok 'Piedraescrita' lana aurkeztu dau
2006-11-15 01:00 MusikeaAzken urteotako konposizinoak batu eta ‘Piedraescrita’ diskoa atara barri dau Jeronimo Martinek Errabal zigiluaren eskutik. ‘Hasieran, kanten helburua ez zan diskoa egitea. Baina taldekideak ezagutu eta alkarregaz joten hasi ginanean, orduan hasi zan diskoa atarateko ideia gorputza hartzen’, azaldu dau artisteak. Emoitzea Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau.
Azken urteotako konposizinoak batu eta ‘Piedraescrita’ diskoa atara barri dau Jeronimo Martinek Errabal zigiluaren eskutik. Lan honetan, Hasier Oleagaren eta Javier Mayorren laguntzinoa izan dau, Donostiako Musikene musika-eskolan alkar ezagutu ebenetik ‘Jeronimo Martin Trio’ goiburupean osotutako taldeak. ‘Hasieran, kanten helburua ez zan diskoa egitea. Baina taldekideak ezagutu eta alkarregaz joten hasi ginanean, orduan hasi zan diskoa atarateko ideia gorputza hartzen’. Emoitzea Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau.
Diskoan bederatzi kanta batzen dira. Oinarrian, kantek jazz musikea dabe ‘baina ez jazz amerikar tradizionala, europar ikutuagaz baino’. Izan be, ‘ni ez naz musikari estandarra, gure kulturearen eta inguruko kulturen eragina dauen musikea egiten dot, oinarrian jazza hartuta baina baita hainbat eragin be’. Holan ba, Martinen musikea ‘oso personala’ da. ‘Behin, lagun batek esan eustan: zuk autore-musikea egiten dozu. Grazia egin eustan eta, egia esan, bai, hori da nik egiten dodana’. Autorearen esanetan, asmoa ez da izan estiloak buztartzea, estilo danatan dagozan bideak topau eta berea dan zeozer egitea baino. Holan, jazzaz gan, popa, flamenkoa, tangoa eta beste hainbat musika mueta erabili ditu inspirazino-iturri legez.
Grabazinoa Gironan egin dabe egun bakarrean, abuztuaren 28an. ‘Egun bakar batean grabeteak dituan arriskuak zeintzuk ziran jakinda be, aurrera egin genduan, jazzaren freskurea ez galtzeko’. Holan, inprobisazinorako tartea be izan da diskoan.
Kanten artean, Extremadurari egindako omenalditxua dago ‘Homenaje a un fandango extremeño’ titulupean, ‘gurasoak bertakoak diralako eta neure oinarriak be, zeozelan, han dagozalako’.
Diskoa zemendiaren 16an aurkeztuko dabe Elorrioko Arriola antzokian Jazz-Blues jaialdiaren barruan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!