Euskerearen birusa
2006-11-13 01:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak birus bat sortu dau: euskerearen aldeko jarrereagaz edo ekintzeagaz kutsatzen dan Ukan birusa. ‘Bizikidetzearen birusa’ deitu deutse eta Bilbon aurkeztu dabe.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak birus bat sortu dau: euskerearen aldeko jarrereagaz edo ekintzeagaz kutsatzen dan Ukan birusa. ‘Bizikidetzearen birusa’ deitu deutse eta Bilbon aurkeztu dabe.
Birusaren onurak nabarmendu zituen Juan Ignazio Perez Iglesias EHUko erretoreak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Adelaida Umaran EHUko Mikrobiologia doktoreak eta Gorka Landaburu kazetariak. Etxenikek esan eban pozik dagoala birusa daukalako: ‘birusak lagundu egiten deusku ulertzen norberaren nortasunetik bakarrik atara daitekeela beste errealidade eta nortasun batzuen bila’. Era berean, alkarbizitzeak komunikazinoa eta gizarte sinergia errazten dituela azpimarratu dabe lau protagonistek, bai eta egoera diglosikoak ebitau be, euskeraz bizitea erabagi dabenen aldeko ekimenak bideratuz.
‘Kutsatu! Ekin, ukan, ekin’ lelopean abiatu dan kanpaineak birus baten itxurea hartu dau; alkarbizitzearen birusa, hizkuntzen arteko alkarbizitza birusa, hizkuntzak konplejurik eta aurreiretxirik barik barneratzen ahalbidetzen dauen birusa.
‘Ukan’ birusak ezaugarri ugari ditu, onak, birusetan ohikoa ez dana. Lau ezaugarri nagusi ditu: oso moldakorra danez, etenbarik egokitzen da subertetan jakon giro eta bizi baldintzetara; era berean, eraginkortasun handikoa da, izan be, kutsatutakoak oso denpora gitxian antzemoten dau haren eragina; guztiz kutsagarria da, eta ez da haren kontrako osabiderik ezagutzen; azkenik, persona multzo bakarra topau dabe zientzialariek birusagazko kutsaezinak; munduko hizkuntzak gitxiagotzea mesedegarri eta hizkuntzen balioa hiztunen kopuruaren arabera ikusten dabenek osotutakoa.
Kultura Sailak 600.000 euro inbertidu ditu Ukan birusa zabaltzeko kanpainan. Kanpainea abenduaren 3an amaituko da, Euskerearen Nazinoarteko Egunean. Amaiera ekitaldiaz gan, beste ekimen bi antolatu ditue. Abenduaren 1ean, kontzertua izango da Bilboko La Casilla kiroldegian. Abenduaren 2an, Gasteizen, umeei eta gurasoei zuzendutako herri bazkaria egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!