Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista ohiak bakarkako lehen lana aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Musikea

Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista eta konpositore ohiak zemendiaren 23an aurkeztuko dau Bilboko Rockstar aretoan ‘Silencio comodo en un jardin descuidado’ izenburuko bere lehenengo bakarkako lana.

Fon Roman Los Piratas taldeko gitarrista eta konpositore ohiak zemendiaren 23an aurkeztuko dau Bilboko Rockstar aretoan ‘Silencio comodo en un jardin descuidado’ izenburuko bere lehenengo bakarkako lana. Romanek irailaren 18an kaleratu eban diskoa.

Rockstar aretoko arduradunek azaldu dabenez, Fon Roman Los Piratas taldeko ‘soinua zan’ eta pop espainiarraren gitarra onenetakoa da. 2004. urtean, Los Piratas taldeak bere 13 urteko ibilbidea amaitutzat emon eban, estudioko bost disko grabau ondoren, eta orduan erabagi eban Romanek bakarkako lana hastea.

Bakarkako ibilbidea Suso Saizegaz hasi eban, laborategiko esperimentuak egiten, ‘Trash of dreams’ izenburupean. ‘Silencio comodo en un jardin descuidado’ diskoa azken norakoa zan, ‘musikeari dedikauriko bizitza baten finkatzea’.

Disko honek zerikusi gitxi dauka Los Piratas edo Trash of Dreams proiektuakaz. Suso Saizek produzidu eta zuzendu dau lana eta Q Estudioseko Guillermo Querok nahastau eta masterizau dau. Kontzertua hilaren 23an izango da Bilboko Rockstar aretoan. Sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan erosi daitekez 10 eurotan, eta txartel-leihatilan egunean bertan, 12 eurotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu