Munduko emakumerik zaharrenak 125 urte ditu eta kanabisa erreten dau
2006-11-15 01:00India hegoaldean bizi da munduko emakumerik zaharrena eta kanabisa erreten dau. Hori dinoe, behintzat, emakumearen lobek eta amumatxua Guinness Liburuan agertzea eskatzen dabe.
India hegoaldean bizi da munduko emakumerik zaharrena eta kanabisa erreten dau. Hori dinoe, behintzat, emakumearen lobek eta amumatxua Guinness Liburuan agertzea eskatzen dabe.
Indiako IANS albiste-agentziaren arabera, Fulla Nayak emakumea India hegoaldeko Orissa estaduko herri batean bizi da eta 125 urte daukazala dinoan bitartean, gobernuak 120 urte ‘baino ez’ dituala dino.
Nayakek azaldu dauenez, edade horretara heldu bada, tabakoa eta marihuana erreteari esker izan da. Era berean, palma-ur asko edaten dau egunero, baita tea be.
Andreak ikusmen arazo batzuk baino ez ditu, laguntzarik barik dabil eta ez dau inoiz gaixotasun larririk izan. Oraindino, lau alaba ditu bizirik; zaharrenak 92 urte ditu eta herri berean bizi dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!