Pantaloietatik tangetara
2003-11-01 00:00 txutxu-mutxuanTangen arrakastearen gakoak
Gaur egun, tangak lentzeriako azken irrintzia ei dira. Frantziako Ipar-ekialdean dagoan Lycée Ribauvillé institutu konserbadorearen arautegiak beren beregi jaso dau neska gazteek barruko arropea agirian jarteko debekua. Zuzendaritzearen esanetan, tangak degradazino estetiko lizunak dira, baina, egia esan, ez leukie zeresanik emongo, barruko jantzi honegaz batera gerri txiki-txikiko prakak erabiliko ez balira; izan be, modako koktel honen ondorioz –batzuen ustez libidinosoa eta besteen ustez eskandalosoa–, ziletik gluteoetarainoko nahiko tarte zabala ixten da agirian.
Arlo honetako profesionalen arabera, Europan ...
Elliot Smith. Bihotz bakartia
2003-11-01 00:00 Musikea
Arrakastearen ondoren, zenbait urte pasauta, bere lekura, bere zirkuitora bueltau zan Elliot, bere izate naturalera. Aitatu behar dogun bigarren diskoa 'Figure 8' dogu, pop-folk doinuak biltzen dituana, bere nortasuna ezagutarazoten deuskun estiloa, betiko pop doinuak folkagaz maisutasunez buztartu izan ditualarik. Abestiak ederrak dira eta era berean ozpinak, hori bai, beti be diskurtso musikal propio baten jaube izan da eta argumentuz ondo jantzia. Elliot Smith-ek gitxik egiten daben moduan, sakon dominetan zituan pop klasikoaren egiturak eta moldaketak be, piano, soka zein ...
Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskaltzale txekiarraren gutunen fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
1955ean Euskaltzaindian sartu zan. Zenbait urte geroago, Euskaltzaleak euskaraz idatzitako gutunen lehiaketan saritu eben eta 1962an Ekin argitaletxeak horreen antologia argitaratu eban "Bere idazkiak" izenburukoa. Bizitzan zehar, hainbat euskal aldizkaritan kolaboratzaile izan zan.
Bizkaie!
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak Munduteguy eta Odriozola nabigatzaileak babestuko ditu "Jacques Vabre" estropadan
2003-11-01 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Mundu bete bertso, arima bakarra
2003-11-01 00:00 BertsolaritzeaARIMA BAKARRA
Doinua: “Mundu honetan holako gauzak”
Mahomak bere mendia dakar
Euskal Herriko Mecara,
bertsotan jardun asmotan datoz
Osama zein Sam osaba.
Upel artean pepsi, café, té
mate, ron eta queimada...
Denak ezbardin emonagaitik
batzuen begietara,
mila hizkuntza, mila cultura
baina arima bera da.
Una montaña junto a Mahoma
aquí su Meca reclama,
tal vez veamos cantando bertsos
al Tío Sam y a Osama.
Escanciaremos pepsi, café, té,
y toda una amplia gama...
aun pareciendo tan diferentes
si nos miramos ...
Natxo de Felipe: 'Herri bedeinkatu eta madarikatu honetan, deserzinoa aldarrikatzen dogu'.
2003-11-01 00:00 BarriketanMiss Kittin. Radio Caroline Vol I.
2003-11-01 00:00 MusikeaGaur egun, europa osoan emonaldi ugari eskaintzen ditu dj moduan eta baita zuzenean be; jarraitzaile ugari dauka. Azken buruan, esan behar deutsuet bere zuzenekoak ikusgarriak dirala, bai abestiak nahasterako orduan erakusten dauen trebeziagaitik eta bardin azaltzen dauen jarrera eta estetika kontuengaitik. Zapatu gau ezbardina Europako edozein uri modernotan pasetako soinu banda egokia.
Gotzon Uribe
2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (IV)
2003-10-15 00:00 BidaideTaj Mahal eta bestelako jauregi batzuk...
Duda barik, Varanasi izan zan guretzako Indiako lekurik ederrena. Hori bai, Agrako Taj Mahal jauregia be zoragarria da. Sartzeko 750 rupia (15 euro) pagau behar ziran eta egun oso bateko aurrekontua izan arren, geroago ez ginan damutu. Taj Mahal eraikinaren argazki asko geunkazan ikusita baina hain ederra eta neurriz jauregitzarra dan eraikina zuzenean ikusteak estasi edo lilura berezia sortarazoten dau. Dana dala, eraikin hori kenduta Agra urian ez dago denporea galtzeko moduko eraikin askorik ...
Beñat Gaztelurrutia: 'Durangaldean kulturea, euskerea, lagunartea eta jaiak buztartuko ditu Kafe Antzokiak'
2003-10-15 00:00 BarriketanJM Coetzee Literaturako Nobel saridunaren obra bat euskeratuko da
2003-10-15 00:00 Kulturea2003ko Nobel sariduna ezaguna da dagoeneko: John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarra (ingelesez idazten dauena). Titulu bat aukeratu beharko dabe orain Jokin Zaitegi Sariketearen antolatzaileek Coetzeeren obra zabalaren artetik. Ondoren, eskubideak eskuratu, itzultzailea aukeratzeko deialdia antolatu eta datorren urterako beste altxor bat eukiko dogu euskal liburutegia horniduteko.
Bizkaie!
Igartza Saria 2003 // Irabazlea: Asel Luzarraga bizkaitarra
2003-10-15 00:00 KultureaIgartza Sariaren nondik norakoak
Igartza Saria, idazle barrientzako literatur sorkuntzako beka lez, 1998an sortu zan, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolaturik. Idazle gazteen beharra laguntzea da bekearen helburua eta, horrenbestez, deialdira aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratu izan da urtero irabazletzat: idazle horrek, sariak beragaz dakarren dirua jasoteaz ganera, urtebeteko epea dauka bere asmoa borobiltzeko eta argitaletxearen bermea lan hori behar bezela plazaratzeko.
Seigarren urtea bete dau dagoeneko Igartza Sariak eta esan leiteke, bere historia laburrean, leku bat bereganatu ...
Hegaluze-paparra, tomate gozo eta entsaladeagaz
2003-10-15 00:00 Jan edanakZelan Egin:
Hegaluze-paparra egosteko, lapiko bat jarriko dogu urez beteta eta uretan ipiniko doguz kipulea, porrua eta oliba orioa. Irakiten jarri eta prest dagoanean, bertan sartuko dugu hegaluzea; hiru bat minututan irakiten euki ondoren, bertan hotzitzen itxi behar da. Ondoren, paparrari laminak atarako deutsaguz eta gerorako erreserbau.
Tomate gozoa egiteko, tomatea zuritu, hazia kendu eta zentimetro erdiko dadotxuetan ebagiko dogu. Bien bitartean, kazola txiki batean azukrea jarriko dugu ur apur bategaz karamelua egiten. Prest dagoanean, karameluaren gainera tomate dadoak botako ...
'Botellon' Legea eta ardaoa
2003-10-15 00:00 Jan edanakArdaoa ez dan edariendako oso zorrotzak dira debekuak: publizidadea egitea ezinezkoa izango da eta, promozinoak egiterakoan, graduazino txikiko edariak izan erren, argi eta garbi jarri beharko dabe alkoholdun edariak kaltegarriak dirala osasunerako (tabako paketeetan ipinten daben moduan). Horrezaz ganera, telebistako umeentzako saioetan ezin izango da edari alkoholdunen iragarkirik bota eta, honegaz lotuta, ikastetxeetan eta inguruetan guztiz galazota egongo da alkoholdun edarien propagandea. Akaso, lege honen zentzubako bitxikeria izan daiteke alkoholdun edarien ganeko iragarkietan ezin izango dala agertu 25 urte baino ...
Kopia piratak gero eta karuago
2003-10-15 00:00 sareanZergak nori egiten deutso mesede?
Internauten Alkarteko arduradunek euren kalkuluak egin dabez: zerga hau dala eta SGAE erakundeak pirateoak dakartzan galerak arintzeaz ganera, ia-ia bost miloi euroko etekina eukiko dau 2004. urtean. Datorren urtean, 54 miloi euroko etekina atarako dau aitatutako alkarteak CD eta DVD diskoen ganeko zergeari esker. Diru kopuru horretatik, 33 miloi audioko eskubideak dira eta 21 miloi bideoko eskubideak.
Gotzon Plaza,
Informatikoa.
Ekialde Urruneko herrialdeak soft propio baten atzetik dabilz
2003-10-15 00:00 sareanMicrosoft Etxearen erasoa
Microsoft Enpresak bere txat foroak zarratuko ditu SPAM eta gai pornografikoak zabaltzea ebitetako.
Geoff Sutton, Europarako Microsoft-eko gerentearen esanetan, 'txat libre eta moderazino bakoa ez da bape segurua'. Kontua da ze, urriaren 14tik aurrera, Microsoft-ek MSN txat zerbitzuak indarrik barik itxiko dituala Europan, Ekialde Erdian, Afrikan, Asian eta Amerika Latinoan.
Microsoft Etxearen eretxiz, txat foro horreek SPAM edo zabor mezuak eta gai pornografikoak zabaltzen dabezanen babesleku bihurtu dira eta hori ezin da ezelan be onartu.
Kontuak kontu ...
Te doy mis ojos
2003-10-15 00:00 Zinemea
'Flores de otro mundo' film bikainaren ostean, Iciar Bollain zuzendariak pelikula sendo, kontzentratu, gordin eta biziagoa egin gura eban, eta, egia esan, lortu egin dau. Horren erakusgarri Donostian filmeko antzezle nagusi biek jadetsitako zilarrezko maskorrak eta kritikearen gorespena. Film ona eta gogorra, tratu txarren inguruko gaiak epelkeria eta bigunkerietan ibilteko aukera larregirik be emoten ez dauelako.
Europa eta AEBko lau andretariko batek indarkeria egoeraren bat bizi ei dau, baina zeintzuk dira emakume batek etenbako astinduei eusteko dituan arrazoiak? Horixe izan ...
Oreka TX taldea Indian
2003-10-15 00:00 MusikeaOreka TX taldearen historia laburra
1997an Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak txalapartari bikotea osatu ebenetik, txalapartaren inguruko proiektu eta formazino ezbardinetan ibili dira.
Perkusinoko musika tresna honek lotura zuzena dauka euskal nortasun kulturalagaz eta, esangura horretan, antxinako txalapartan hausnartuz, Oreka Tx taldeak beste erritmo eta timbre batzuk landu ditu harria, metala eta bestelako materialak erabiliz, beti be, bide barrien bila; zeozelan, musika tresna hau gaurkotu egin dabe sonoridade harrigarriak lortuz.
Kepa Junkera trikitilariaren bandan sartzeaz batera, bilbotarraren zuzenekoaren ezaugarri oso ...
Zuntza: prebentzinoaren lagun ona
2003-10-15 00:00 Jan edanak
Zenbat zuntz jan beharko geunke egunean?
Gomendio orokorra 20 gramu zuntz jatea da eta hori lortzeko modurik egokiena egunean zehar zitu integral batzuk (zereal zuriakaz tartekatuta), lekaleak astean bizpahiru biderrez, barazkiak egunero (lehenengo plater edota guarnizino moduan) eta egunero 500-600 gramu frutea jatea da. Bestalde, gogoratu egunean zehar 5-8 basokada ur edatea be oso garrantzitsua dala. Laburbilduz, zuntza derrigor behar dogu baina neurriz.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.
Euskal Pilota, larrua harriaren kontra
2003-10-15 00:00 Zinemea
Gatx-gatxa da hain hurrenetik eta hain sakon kolpatzen gaituen gaiaz jarduten dauen film baten inguruan berba egitea; gatxa, benetan, gure ideologia eta sentimentuak nahastetan diralako, eta dokumental honen zati bihurtzen diralako, gureztala be. Dana dala, filma ikusi ostean, niri, behinik behin, burura etorri jatan lehenengo ideia Julio Medemen ausardia izan da; eskertu beharreko adorea, Madrilen bizi dan donostiar zinegile on eta ospetsu honek ezertarako be behar ez eban esparru labankorrean sartzeko erakutsitako konpromiso personalagaitik.
Euskal Herrian persona bakotxak filma ikusikeran ...
AUPA JOANE, ZORIONAK (baita zuri be Igor Astarloa)!!!
2003-10-15 00:00 eretxiaHorrexegaitik dauka meritu handia Joane Somarribak lortutakoak. Hiru Tour, Giro bi, erlojupeko Munduko Txapelketea...; harrigarria bada be, Joanek sekulako arazoak izan ebazan igaz taldea topetako baina zailtasun edo traba guztiei aurre egin eta garaipen handiak lortu ditu Sopelako gure txapeldun handiak.
Badakigu estualdi handiak pasau dituala bere ibilbide profesionalean, denpora luzea emon dau talde barik, orain urteak Italiara joan behar izan eban bizikleta ganean jarraitu ahal izateko eta badakigu diru gitxi irabazten dala bizikletearen ogibideagaz. Horrezaz ganera, badakigu, Joaneren irribarre ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4234
4235
4236
4237
4238
4239
4240
4241
...
4263
4264
4265
4266
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...