Musikea  III. urtea // 81. zenbakia

Musiketan 2004-2005


2005eko egitarauari dagokionean, Ingalaterrako folk barriko mobimentutik etorriko da aurtengo artista errebelazinoa izan dan Alasdair Roberts James Orr Complex-egaz batera; hau urtarrilaren 30ean izango da. Zezeilaren 20an, Frantzia eta Brasil batzen dauzan bikote bat, Femmeouzes T, dantzarako doinu etnikoak jorratzen dauzan taldea. Dan Bern, barriz, zezeilaren 28an taula gainean agertuko da, Bob Dylan-en eraginpean jaiotako kantaria; aurrerago, Libiatik hurreratuko da Ara Malikian bibolinjolea martiaren 20an.

Rock doinuak be ez dira faltako apirilaren 10an Kevin Coyne-ren eskutik. Apirilean baina 24an hain zuzen, Elimy Slade izango da protagonistea, folk doinuak jorratzen dauzan musikaria. Urrun geratzen bajaku be, maiatzean Eskozia aldeko doinuak entzungo doguz Musiketan zikloan Christy O’Leary eta Bert Deivert-en eskutik. Programan azaltzen dan beste kontzertu erakargarri bat Kanadako Oh Susanna-k eskainiko dauana da maiatzaren 22an; beronen abestietan “amerikana” deituriko estiloa azaltzen da gehienbat. Azkenik, bagilaren 5ean, Phil Cunningham eta Aly Bain-en txandea izango da programeari amaierea emoteko, akordeoia eta bibolina joten maisu handiak doguzan musikariak.

Gotzon Uribe

Hasi barria dogu aurtengo Musiketan programea. Joan dan astelehenean, urriaren 18an Chris Night zuzen-zuzenean ikusi genduan Euskalduna Jauregian; “Musiketan” zikloko lehen kontzertua izan zan. Ederra. Urte batzuk badira daborduko “Musiketan” zikloa martxan dala eta honen bitartez azken urteotan Bilbaon folk eraginpeko hainbat artisten kontzertuakaz gozetako aukerea egon da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta beste erakunde batzuen laguntzinoagaz, Serrano enpreseak abiarazo eban programa hau. Azken urteotan Bilbaoko Euskalduna Jauregian egiten dira kontzertuak. Aurten be aukera zabala dago folk eta rock amerikar doinuak entzuteko. Formatu txikiko kontzertu honeek Kentuckyko kantaria dan Chris Knight-egaz hasi dira. Bruce Springsteen-en estiloan gustora dabilen kantaria dogu berau eta erakusgarri ezin hobea aurten programeak azaltzen dauan bide estilistikoa ikusteko, izan be, country eta folk doinuak dira nagusi aurten, beste urte batzuetan keltiar doinuak nagusitu badira be.

Guztira, 14 kontzertu izango dira eta lehenengoaren ostean, bigarrena Mary Black kantariaren ardurea izango da zemendiaren 7an; beronek country doinuak keltiar musikeagaz buztartzen ditu; bestetik, zemendiaren 17an, Katty Moffat eta Rosie Flores bikotearen txandea izango da, oso ezagunak rockabilly eta country doinuen alorrean. Abenduaren 19an, neskez osoturiko Tucanas taldea etorriko da Bilbaora, perkusino tresnatan oinarritzen dan taldea eta zuzeneko ikusgarria eskaintzen dauana. Egitarauagaz jarraituz, ia ia bilbaotar bilakatu dan Elliot Murphy kantaria be izango dogu Euskaldunan barriro ikusteko aukerea bere lagun dan Olivier Duran-gaz batera urtarrilaren 16an.