Jan-edanak  III. urtea // 81. zenbakia

Senderuela-zopea


Senderuela-zopea

Osogaiak: (4 lagunentzat)

- 100 gr. senderuela.
- 25 gr. Oliba-orio.
- 25 gr. gurin.
- Kipula erdi bat, txiki-txiki eginda.
- 25 gr. urun.
- Saldea (3/4 l.).
- Gatza.

Zelan egin:

Kazuelatxu baten oliba-orioa eta gurina batera jarriko doguz. Biak sueztitu eta jarraian txiki-txiki eginda daukagun kipulea ganeratuko deutsagu. Hiru osogaiak sueztitzen segiduko dogu, eta ostean, senderuelak jarriko doguz ganean. Dana ondo nahastau ostean, uruna ganeratuko deutsagu, astiro-astiro, urtetan diran bolatxuak kenduz. Gero, salda beroagaz bustiko dogu kazuelea eta dana batera irakiten jarriko dogu, gatzez puntuan jarri ostean. Egindako dana thurmix-etik pasauko dogu, eta jarraian barriro be irakin, zopeari oxigenoa kentzeko hain zuzen be, holan ez da fermentetan. Azkenik, zopea gatzez puntuan jarri eta prest eukiko dogu jateko.

Zopeagaz batera ogi prijidua jan geinke osogarri edo guarnizino legez, baita sueztitutako senderuela batzuk be. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Udagoien garaian ezin dira ahaztu onddo eta perretxikoak. Onddoakaz egin doguz hainbat eta hainbat errezeta desbardin, eta oraingoan perretxikoak landuko doguz gure suetean. Senderuelak izango doguz langai, aurten badagoz eta ugari ganera. Senderuelek oso usain berezia daukie, ona benetan, eta behin usaindu ezkero, beti gogoan eukiko doguna. Senderuelak, perretxiko denporaldian barazki dendatan topau geinkez, eta gura izan ezkero, guk geuk hartu geinkez basoan, erraz ganera.

Goazen ba suetera senderuela-zopea lantzera.