Albokaren azken diskoa: ‘Lau anaiak’
Joxan Goikoetxea Albokako akordeoilariak dualidadearen bi aurpegiak, ona eta txarra, azpimarratu gura izan ebazan, eta horretarako diskoaren produktorearen (Suso Saiz) berbak ekarri ebazan gogora, ‘bikotea da musikan formazinorik gaiztoena. Bi persona dagozanean, bikotearen biluztazuna nabarmentzen da’. Bi taldekideez gan, musikari honeek be hartu dabe parte: Fiachra Mac Gabhann (bouzoukia eta mandolina), Fon Roman (gitarra elektrikoa), Juanjo Otxandorena (bouzoukia), Mikel Artieda (baxua), Peter Maund (perkusinoa), Xabi San Sebastian (ahotsa), Benito Lertxundi (ahotsa) eta Zohar Fresco (perkusinoa).
Taldearen helburua herri musika sendoa eta ulergarria eskaintzea dala kontutan hartuta, kanten letreari garrantzi berezia emoten deutse. Oraingoan, Alanek letra batzuk egin dauz, ingelesez, eta Juan Gartziaren laguntzinoagaz euskerara itzulita aurkezten jakuz. Kanta asko balada estilokoak dira, eta Goikoetxeak berak autortzen dauan legez, ‘askotan ez dakigu zaharrak barritzen gagozan ala barriak zaharrak diran’.
Alan Griffin irlandarrak egin ebazan ‘Lau anaiak’ Albokaren disko barriaren ganeko azken balorazinoak aurkezpen ekitaldian. Hasikeran erderea menperatzen ez ebala eta parkatzeko eskatu arren, laster erakutsi eban Alanek komunikazinorako daukan doea. Ordura arte esandakoa borobildu eban Goikoetxearen bikote musikalak, eta kazetari batek diskoaren azalean odola zergaitik agertzen zan galdetu ebanean, berak gura izan eban erantzun: ‘letrak tragedien ingurukoak dira, bortitzak’.
Aurkezpen birea
ZEMENDIA
Martitzena 16: Madrilen, Galileo Galilei salan, 21:30etan.
Eguena 18: Bartzelonan, L`Espai-n, 22:00etan.
Eguaztena 24: Barañainen, Auditorioan, 20:30etan.
Eguena 25: Donostia, Principal Antzokian, 20:00etan.
ABENDUA
Eguena 9: Bilbaon, Euskalduna Jauregian
Saioa Torre Gereketa
‘Oraindino, musika herrikoiak ‘zer garan’ definiduten laguntzen deusku’. Laugarren diskoa aurkeztu barri deusku ‘Alboka’ taldeak, ‘Lau anaiak’ izenburupean. Angel Valdes, Elkar disketxearen buruaren esanetan, ‘Alboka taldea beti izan da aurrerakoia, oinarrian tradizionala izan arren’. Badagoz, bai, hainbat barrikuntza gaurko Alboka eta orain urte batzutakoaren artean. Taldekideen kopuruari jagokonean, bi dirala azpimarratu behar da, Joxan Goikoetxea (Hernani, Gipuzkoa, 1967) eta Alan Griffin (Clare, Irlanda, 1952). 1994. urtean hasi ziranetik, formazinoa erabat aldatu da eta gaur egun bikote batek osotzen dau taldea, akordeoiagaz bata eta haizezko soinu tresnakaz bestea. Halan da be, ‘jatorrizko elementuak ez dira aldatu’. Kantek ‘herrikoi markea’ daukie, eta sentsazino barriak sortarazoteko helburuagaz kolaboratzaile bereziak topau geinkez diskoan, Benito Lertxundi berbarako, ‘Hariztarren balada’ kantan. Danetara 13 track, 6 instrumental eta 7 kantatu aurkezten dauz euskal folkaren erreferente ezinbestekoa dan Alboka taldearen azken diskoak.
‘Produktuak balore ikaragarriak transmitiduten dauz, bai kulturalki, baita musikalki be’, azpimarratu eban Valdesek diskoaren aurkezpen ekitaldian. ‘Barruko identidadea gorde eta kanpoko kulturetako musikakaz buztartzen laguntzen dauala’ be gehitu eban eta esportazinorako balio dauan lana dala.