Musikea  III. urtea // 80. zenbakia

Musikagidak diskoetxerik bako Euskal Herriko musika taldeak bilduko ditu


Musikagida abenduaren 4tik 8ra bitartean Durangoko Azokan egongo da salgai eta prezioa 6 eurokoa izango da. Grabazino estudio alternatiboei, musika talde gazteen alkarteei, musika sustatzeari garrantzia emoten deutsen gaztetxeei, diskoetxe alterbatiboei eta 'emakumea euskal musika talde gazteetan' gaiari buruzko informazinoa bilduko dau gida honek eta hainbat alkarrizketa eta kontzertuak emango dabezan lekuen zerrendea be agertuko dira bertan.

Bizkaie!

Gaztesarea elkartea Euskal Herriko musika talde gazteen eta maketa-egileen zerrendea eukiko dauan gida bat preparetan dabil, Durangoko Azokan argitaratzeko asmoagaz. Egitasmoari Musikagida izena imini deutse eta helburua Euskal Herrian diskoetxeen laguntzino barik dabilzan taldeak ezagutarazotea da.

Gaztesareako kidea dan Koldo Otamendik adierazo dauanez, diskoetxerik bako talde gazte eta maketa-egileentzat oso gatxa da euren lanak promozionetea eta herri ingurutik kanpo ibiltea, eta horregatik, "gida horren bitartez, kontzertuak antolatzen dabezan taberna, gaztetxe eta udaletxeei talde horreek ezagutarazo gura deutseguz". Izan be, kontzertuak antolatzeko hiruzpalau talde baino ez dirala aukeratzen adierazo dau Koldo Otamendik, Euskal Herrian aukera handiagoa egon arren.

Udan hasi zan Gaztesarea elkartea gida hau osotzen eta orain arte 200 talde inguru jaso ditu zerrenda horretan. Izena emoteko azken eguna urriaren 28a da eta epe horretara arte talde gehiago jasotea espero dau elkarteak. Kontuak kontu, gidan sartzeko interesa daukanak ez dagiala aukerea alperrik galdu, Gaztesarearen web orrian izena emoteko nahikoa denpora dago oraindino: http://www.musikagida.gaztesarea.net helbidera jo leikie interesatuek.